Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Beharrezkoa al da epaiketa guztietara abokatuarekin joatea?

900 euro baino gutxiagoko erreklamazioetan, baldin arbitraje eskaera onartzen ez bada, ahozko epaiketara joateko aukera dago. Auzitaratze Zibileko Legeak esaten du kasu horretan ez dela abokaturik ez prokuradorerik behar, baina zenbait zalantza ditut. Kostuak ordaintzera zigortzen banaute, beste alderdiaren abokatuen eta prokuradoreen ordainsariak alde batera utziko dira? Esate baterako, bidaia-agentzia bat -pertsona juridikoa izaki- auzitara eramaten badut, bidaia-agentzia ere abokatu eta prokuradorerik gabe joango da epaiketara?

  Auzitaratze Zibileko Legeak (AZL) adierazten du auzilariek prozesuan prokuradore bidez eta abokatu batek gidatuta agertu eta jokatu behar dutela. Arau orokor honek baditu salbuespenak, baina ez dute profesional horien eskuhartzea galarazten, baizik eta hautazko egiten dute eskuhartze hori. Aipatutako salbuespenen artean, AZLak adierazten du ahozko epaiketetan ez dela abokaturik ez prokuradorerik behar baldin erreklamazioaren zenbatekoak ez badu 900 euroko kopurua gainditzen, pertsona fisikoen eta juridikoen artean bereizketarik egin gabe. Baina bi premisok bete behar dira: epaiketa ahozkoa izatea eta zenbatekoa esandakoa baino gutxiagokoa.

Salbuespen horren arrrazoia hauxe da: pentsatzekoa da aipatutako zenbatekoa gainditzen ez duten erreklamazioen arrazoiak ez direla oso konplexuak, ez Zuzenbidearen gaineko ezjakintasuna arazo edo oztopoa izan dadin bezain konplexuak behinik behin. Zuzenbideko zenbait profesionalek ez dira iritzi horretakoak eta uste dute arazoa funtsean oso konplexua gerta daitekeela, zenbateko txiki baten itxurapean agertzen bada ere.

Kostuei dagokienez, AZLak badio abokatuaren eta prokuradorearen eskuhartzea derrigorrezkoa ez denean, beste alderdia abokatuarekin joan ahal izango den arren, kostu-zigorretik ordainsariak baztertuko direla. Hau arau orokorra da, bi salbuespen dituela: alderdi ordezkatu eta defendatuaren helbidea erreklamaziorako izapideak egin diren lekuan ez egotea, edo epaimahaiak zigortuaren jokabidean ausarkeria (asmo txarra) sumatzea (esate baterako, baldin pertsona batek, bere aurkariak arrazoi duela jakinda ere, auzi judizial bati ekitera behartzen badu, ondoren eskatzen diona onartuko duela). Hala ere, salbuespenotariko bat gertatuz gero, abokatuen ordainsariak ordaintzea dagokion auzilariak gehienez prozesuaren zenbatekoaren heren bat besterik ez du ordaindu behar izango.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto