Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Psikologia

Λ

Posible al da aldaketa?: Gure nortasuna indartzeko aldatu

Ezin gara geldi egon aldaketa batek koherente, eraginkor eta zoriontsuago izaten lagunduko ligukeela baldin badakigu

  Dela kanpoko egoerei erantzuteko dela gure bilakaera pertsonalari buruzko hausnarketa egiteko, batzuetan gure pentsatzeko edo jarduteko moduan aldaketa zorrotzak eragiten dituzten erabakiak hartzeko beharra ikusten dugu. Ohituren arabera funtzionatzen dugun animaliak gara eta antzeko estimuluen aurrean modu berdinean erantzuten dugu; baina, era berean, ohizkoa ez den moduan erreakzionatzeko ahalmena daukagu, bai inguruneak une horretan erantzun desberdinak ematea exijitzen digulako (egoera horretan egokiagoak direnak edo gauzak ikusteko gure moduarekin bat datozenak), bai pertsonak bezala hobetu nahi dugulako eta zoriontsuagoak izan nahi dugulako.

Aldaketak normalean sortzen dira ohizkoak ez diren egoerak ematen direnean, izan ere egoera horiek batik bat sor dezakete beharra gure jokabide ereduan aldaketa bultzatzeko. Betiko lagun batekin izandako elkarrizketa zintzoa eta mingarria, bikote harreman luze baten haustura, seme-alaba baten jaiotza, aldatzeko beharra areagotzen digun barne begiradazko prozesu bat, beste herrialde edo hiri batera aldatzea, maite duzun lagun baten bat-bateko heriotza, psikologoarengana bisita, etxetik joaten diten seme-alabak, lehen lan esperientzia, gaixotsun bat, erretiroa..., asko dira gure uste sendo edo ohituretako batzuk zalantzan jartzen laguntzen duten faktoreak.

Aldaketaren beharra

Pertsonak bezala hazteko, heltzeko, inguruneko exijentziei erantzuten lagunduko digun oreka emozionalari eusteko, etengabe aldatu beharrean gaude. Ezin gara geldi geratu ez eta ere "horrelakoa naiz, zer egingo diogu" esan, baldin eta aldaketa batek koherente, eraginkor eta zoriontsuagoak izaten lagunduko ligukeela badakigu.

Gure historia pertsonalak erakusten du izaki pentsalari eta sentiberak garen neurrian egunero aldatzen eta garatzen garela. Eta hori da bizitzak eskaintzen digun emozioetako bat: ingurunera nola egokitzen eta harekin nola elkarreragiten ari garen ikustea. Egoera berri bakoitzak erantzun espezifikoa eskatzen du, eta erantzun hori gure barnetik ateratzen dugu, maite gaituztenen eta ingurukoen eragina jaso ondoren intuizioz edo berariaz gure esperientzia eta pentsatzeko modua eragiten dugunean. Gure nortasuna indartzeko eta nortasun dinamiko eta indartsua sortzeko modurik hoberena da kanpoko eta barneko seinaleei irekita egotea, une bakoitzean modurik egokienean erantzunez.

Kontua da gure ontziaren gidaritza hartzea eta ontzia nahi dugun eta ahal dugun tokira eramatea; eta ez korronteak eramaten gaituen lekura edo nabigazio ezin hobea egiteko beharrezkoa den informazioa ez dakarren mapa zaharkitu batek eramaten gaituenera.

Baina ongi bereizi behar dugu aldatu nahi duguna. Kontu handia izan behar dugu nortasunaren joera sakonekin, oso barneratuta ditugun balio sistemekin, oso sustraituta ditugun ohiturekin, izan ere horiek aldatuz gero batere desiragarria ez den identitate krisian murgil gaitezke.
Akats hori saihesteko, hausnarketa dago.

Nondik hasi

Gutako askok jada identifikatuta ditu nabarmen hobetu ditzakegun ohiturak eta jarrerak, bizikidetzako arazoak sortzen dizkigutelako, baliagarriak ez zaizkigulako, asebetezen ez gaituztelako edo pentsatzeko eta bizitza ikusteko gure moduarekin koherenteak ez direlako. Has gaitezen hobekuntza eremu hau "lantzen", gehien asebeteko gaituena baita. Ez da erraza, asko eta askotarikoak dira-eta garen bezala izatera bultzatu gaituzten arrazoiak. Hausnarketa honetan adinak ez du garrantzirik izan behar, inoiz ez da berandu baldin eta aldaketak ingurunearekin hobeto elkarreragiten laguntzen badigu edo gauzak guk uste dugun bezala egiten ahalbidetzen badigu. Ezezagunari edo huts egiteari diogun beldurra dela-eta egokia eta beharrezkoa den erabaki bat atzeratzen badugu, heltzeko dugun aukera ukatzen ari gara, gure buruari kalte egiten ari gara, guztiz komenigarria den bilakaera gelditu dugulako. Exijentzia berrien aurrean errezeta berdinak aplikatzea edo ezagunak zaizkigun egoeren aurrean lehenaldiko akatsak errepikatzea erosoena eta errazena da hasiera batean, baina nahitaez geldialdira garamatza, aldatzen ari den testuinguru baten bizimoduari atxikitako dinamismotik aldentzen gaitu.

Halaber, gerta daiteke aldaketaren geldialdia gure ohitura, beldur edo kezkek ez eragitea, kanpoko eragina izan daiteke: bikotekidea, seme-alabak, lagunak, lana, gizarteko arauak. Guztiok ez gara erritmo berdinarekin garatzen, baina norbera bere bilakaeraren erritmoak zaintzen ahalegindu behar da, eta funtsezkoak irizten dizkion erabakiak hartu behar ditu gizaki moduan aurrera egiteko.

Lehen urratsak

Gure bizitzaz hausnartzea, nolakoak garen, nola pentsatzen eta jarduten dugun aztertzea ariketa ona eta osasungarria da, betiere hobetzeko eta ingurunera egokitzeko helburuarekin egiten badugu. Batzuetan garbi daukagu zer egin beharko genukeen, baina ondo sustraitutako usteak erabakia hartzea oztopatzen digu. Zer egin horrelakoetan? Has gaitezen hausnarketarekin, ikus dezagun zenbateraino den uste hori gurea eta pertsonak bezala funtsean zenbateraino identifikatzen gaituen. Horrelako aurreiritzi asko eskuratu egin ditugu eta ez dute gure baloreen benetako sistema islatzen. Horrela ba, gainditu dezagun oztopo hori eta osa dezagun berezko sistema bat, gure sakoneko uste sendoekin koherentea, zoriontsu eta orekatuago izaten lagunduko diguna.

Beren bizitzan aldaketa handiak eta egokiak egitea lortu duten pertsonen arrakasta nahi zuten norabidean garatzea eragozten zieten ohitura eta usteak (berezkoak edo besterenak) gainditu dituztelako eman da. Askotan aldaketa eragiten duen ideia nagusia obsesio bat edo sakoneko uste bat da, azaleratzeko zain lozorrotuta zegoena. Baina ez da beti horrela izaten. Giza psikearen sormena ulergaitza da, eta pertsona bat, pentsatzen eta hausnartzen badihardu, oso urrunera irits daiteke hala proposatuz gero.

Pertsona azkarrek berezkoa dute aldaketa

  • Gure bizitza eta nortasuna egunero lantzen ari gara eta horrelako funtsezko kontua ezin dugu zoriaren eta beste pertsona batzuen borondatearen esku utzi.
  • Hausnar dezagun gure izateko moduan zerk "ez gaituen betetzen". Idatz dezagun zerrenda bat hobetu beharreko gauzei buruz, garrantzitsuenetatik hasita.
  • Egon gaitezen adi gertatzen zaigunaren inguruan. Egoera bakoitzak erantzun espezifikoa eskatzen du; gogo eta amets bakoitzak ere bai.
  • Azter ditzagun egoera berriak eta azter ditzagun, halaber, horien aurrean har ditzakegun erabakien abantailak eta eragozpenak.
  • Erabakiari buruz nahikoa hausnartu eta gero, aldatzea erabakitzen badugu, egin dezagun aldaketa. Entzun diezaiegun kontrako iritzia dutenei, baina aukera dezagun askatasunarekin.
  • Aldaketarekiko beldurrak beti mehatxatzen gaitu: jar dezagun arreta pentsamendu konstruktibo eta positiboetan, eta ez negatiboetan.
  • Aldaketaren beharraz ziur bagaude eta ez bagara gai bakarrik egiteko, eska diezaiegun laguntza psikologiako profesionalei.
  • Kontuan izan behar dugu ohitura edo pentsatzeko moduaren aldaketak esfortzua eskatzen duela eta arrisku emozionalen bat eragin dezakeela.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto