Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Kontsumo ondasunen salmentaren bermeari buruzko lege berria: Positiboa, baina anbiguoa

Erabiltzaileek produktuen fabrikazio akatsak frogatu beharko dituzte lehen sei hilabeteak pasa eta gero

  Joan den irailaren 11n kontsumo ondasunen salmentaren bermeari buruzko uztailaren 10eko 23/2003 legea indarrean jarri zenetik, asko lege horren kontra azaldu dira. Lege horren arabera, kontsumo ondasun batzuen salmentaren legezko bermea bi urte arte luzatzen da, gaur egungo sei hilabeteren ordez; hala ere, bere formulazioa anbiguoa da eta kontsumitzaile elkarteak nahastu egiten ditu, izan ere uste dute egiten dituzten erosketak beti bi urtez babestuta egongo direla. Hainbat kontsumitzaile elkartek ohartarazi du lege berriak alderdi positiboak dituela baina kontsumitzaileentzat larriak diren tranpak gordetzen dituela. Era berean, uste dute kontsumitzaileei, lehen sei hilabeteak pasatzean, ondasunetan akatsak ote dauden erakusteko frogak jaso behar izateak "konpentsatu ezin daitekeen gastua eragingo diela". Ibilgailuen sektoreak, esaterako, araudiaren alde azaldu dira, baina aitortzen dute hutsune eta termino "subjektibo" gehiegi daudela, eta ondorioz "auzi asko" eragin ditzakeela, Automobil eta Kamioi fabrikatzaileen Elkarte Nazionaleko arduradunek esanetan (ANFAC). Legearen aldarrikapen fasea luzea izan da eta dagoeneko automobilaren komertzioan inplikatutako alde guztiak aurrez aurre jarri ditu, fabrikatzailea, saltzailea, tailerra edota ordezko piezen denda. Jarritako pieza bat akastuna bada, tailerrek pieza aldatzea eskatzeaz gain, pieza horren muntatzean eta desmuntatzean aritutako laneskuaren prezioa ere erreklamatu dezake, baina ordezko piezen dendak horren kontra daude.

CONSUMER-ko legezko aholkularien taldeak Lege berria aztertu du, eta batez ere lege horren alderdi berri edo problematikoetan jarri du arreta.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto