Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Mikrouhin laberako palomita arto gazituak: Kaloria asko eta koipe osasungarri gutxi

Laburbilduz

  • Mikrouhin laberako palomita arto gazituen zortzi lagin aztertu dira. Bost 100 gramoko banakako zorroetan saltzen dira eta hiru 3 zorroko kaxa batean, zorro bakoitza 100 gramokoa.
  • Merkeenak Tuxis eta Friper dira, kiloak 4 euro baino gutxiago balio du; garestienak, berriz, Pop Up eta Micro Pop Usa dira, kiloak 7 euro baino gehiago balio du.
  • Zortzi laginetatik bik bakarrik dute araudiaren araberako etiketatua.
  • Bakar batek ere ez du osagai transgenikorik.
  • Ohiko kontsumoa ez da gomendagarria: oso energetikoak dira (500 bat kaloria ehun gramoko), gatz dezente eta koipe asko dute (%19-%26); koipean, gainera, osasunarentzat onak ez diren gantz azidoak dira nagusi (saturatuak eta trans izenekoak).
  • Sei laginek palma olioa erabiltzen dute: landare olio saturatua da eta oliba olioa eta ekilore olioa baino txarragoa da. Beste biek (Friper eta Act II) "landare olio hidrogenatua" erabiltzen dute eta, horrenbestez, koipe ez osasungarriak (hidrogenazioan gantz saturatuak eta trans gantz azidoak sortzen dira, eta gure organismoan antzera jokatzen dute) gehiago dira gainerako laginetan baino.
  • Palomita artoak probatzerakoan, desberdintasunak txikiak izan ziren eta lagin bakar bat ere ez zen 5,8 puntutik jaitsi. Gustukoenak, Pop Up eta Micro Pop Usa, garestienak izan ziren eta 6,7 puntu lortu zuten.
  • Kalitate-prezioari dagokionez hoberena Tuxis izan zen, merkeena. Etiketatua hobetu beharrean dago.

KONPARAKETAKO TAULA

Mikrouhin laberako palomita arto gazituak
Marka TUXIS POPPERS DEDEBÓ SNACKS POPITAS
Formatua (gramoak) 100 3 x 100 100 100
Prezioa (euro/kiloa) 3,2 4,57 4,7 7
Etiketatua Ez zuzena Ez zuzena Ez zuzena Ez zuzena
Koipea guztira (%) 20,9 23,9 18,9 20,0
Saturatuak + trans (%)1 50,2 50,4 49,5 52,2
Monoinsaturatuak (%) 2 39,7 39,4 40,0 38,4
Poliinsaturatuak (%) 2 10,1 10,1 10,5 9,4
Koipe mota3 Palma Palma Palma Palma
Errautsak (%)4 3 2,4 4,2 2,9
Gatz arrunta (%) 1,9 1,3 2,6 1,6
OGM 5 Ez Ez Ez Ez
Probaketa (1etik 9ra) 6,2 6,4 6,1 5,9
Marka POP UP MICRO POP USA ACT II FRIPER
Formatua (gramoak) 3 x 100 100 3 x 100 100
Prezioa (euro/kiloa) 7,4 8,4 7 3,9
Etiketatua Zuzena Zuzena Ez zuzena Ez zuzena
Koipea guztira (%) 23,4 19,3 26,8 26,4
Saturatuak + trans (%)1 50,0 49,7 69,1 57,1
Monoinsaturatuak (%) 2 39,8 39,8 30,9 42,9
Poliinsaturatuak (%) 2 10,2 10,5 Ez dauka Ez dauka
Koipe mota3 Palma Palma Landare olio hidrogenatua Landare olio hidrogenatua
Errautsak (%)4 3,6 3,2 2,7 3,1
Gatz arrunta (%) 1,9 1,8 1,3 1,9
OGM 5 Ez Ez Ez Ez
Probaketa (1etik 9ra) 6,7 6,7 5,9 5,8

(1) Koipe saturatuen eta transen batura. Molekula horiek kimikoki desberdinak izan arren, taulan sartu dira koipe saturatuak gehiegi hartuz gero osasunarentzat txarrak direlako eta trans koipeak kopuru txikietan ere gomendagarriak ez direlako.

(2) Koipe monoinsaturatuak eta poliinsaturatuak osasungarriak dira gure organismoarentzat.

(3) Koipe mota: lagin guztiek erabiltzen dute landare jatorriko koipea, baina palma eta olio hidrogenatuarena, biak ere gehiegi hartuz gero gure osasunari komeni ez zaizkionak.

(4) Errautsak: mineralen gutxi gorabeherako edukia adierazten dute.

(5) OGM: Genetikoki Eraldatutako Organismoak. Azterketa espezifiko bidez ikusi zen horrelakorik ba ote zegoen edo ez.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto