Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Mikrouhin laberako palomita arto gazituak: Kaloria asko eta koipe osasungarri gutxi

  Everta artoa, palomero edo saltarin izenez ere ezaguna, arto subespezie bakarra da beroarekin lehertzen dena, horrela hain ezagunak diren arto palomitak sortuz. Artoa mundu osoan gehien lantzen eta kontsumitzen den zerealetako bat da; gramineoen familiakoa da eta Mays espezieari dagokio. Espezie horren barruan subespezie eta barietate asko daude beren erabileraren arabera sailkatzen direnak. Gehien erabilitakoak ale zuriko artoa (azukre eta proteina asko ditu eta berekin gosaritarako zerealak egiten dira) eta almidoi gehien duen artoa dira; palomita artoak egiteko erabiltzen da azken hau.

Laborategian kontsumitzaileek etxean prestatu ditzaketen mikrouhin laberako palomita arto gazituen zortzi lagin aztertu dira. Hiru laginei dagokienez, (Poppers, Pop Up eta Act II), bakoitza ehun gramoko hiru poltsaz osatutako zorroetan saltzen zen eta gainerako bost laginak ehun gramoko poltsa bakarrean. Prezioak asko aldatzen dira: kiloa lau euro azpitik (Tuxis eta Friper) edo zazpi euro baino gehiago (Pop Up eta Micro Pop Usa).

Osagaiak

Mikrouhin laberako palomita arto gazituek osagai hauek dituzte: artoa, koipea, gatza eta, gehienetan, antioxidatzaileak. Artoaren osaera nutrizionala, espezie bera erabiltzean, antzekoa da aztertutako produktu guztietan. Horregatik, erabilitako koipe mota, koipearen eduki osoa eta profil lipidikoa aztertu ziren; hau da, gantz azido saturatu (ez osasungarri), monoinsaturatu eta poliinsaturatuen (osasungarrienak) portzentajeak eta trans gantzenak ere bai. Trans gantzak gantz saturatuak baino txarragoak dira eta landare koipeen hidrogenazio prozesuan agertzen dira. Era berean, errautsen portzentajea eta gatz arruntaren edukia (sodio kloruroa) aztertu zen. Balioak etiketetako instrukzioak jarraituz produktua presatu ondoren lortu dira. Beraz, kopuruak produktua prestatu ondoren ahoratzen direnak dira; poltsan koipe eta gatz pixka bat gelditzen da.

Ehun gramo artok 65 gramo karbohidrato ditu (batez ere almidoia, hidrato konplexua dena) 9 bat gramo proteina eta 4 gramo lipido. Bitaminen kopurua ez da aipagarria. Mineraletan nagusi potasioa, fosforoa eta magnesioa dira; sodio kopuru txikia ere badute, handitu egiten dena, kasu honetan bezala, gatza botatzen zaienean. Irin errefinatuarekin eta azukre sinplearekin egindako bestelako aperitiboekin alderatuz gero, palomita artoek zuntz kopuru deigarria dute, %2,2 hain zuzen.

Baina palomita artoen osaera asko aldatzen da jatorrizko alearekin alderatuz gero. Gehitutako osagaiek dute errua: koipea, gatza eta aditiboak. Horrela, prestatuta dauden palomita arto gazituen ehun gramok 500 bat kaloria ematen dute, eta koipe edukia arto aleak zuen %4tik %19 eta %27raino igotzen da prestatuta jaten direnean. Landare koipea da, kasu guztietan.

Palomita arto gazituak direnez, gatz kopurua prestatutako produktuan handia da, %1,3koa Act II eta Poppers-en, eta %2,6koa Dedebó Snacks-en. Kontuan hartu behar dute hori arazo kardiobaskularrak edo hipertentsioa dutenek.

Aditiboei dagokienez, osagaien zerrenden arabera, Friper eta Act II dira horiek gehitzen ez dituzten bakarrak, beharbada beren landare koipe hidrogenatuek produktua hobeto kontserbatzen dutelako. Gainerako seiek antioxidatzaileak erabiltzen dituzte, horrela palomita artoak koipe garraztea eta kolore aldaketa posibleak saihesten ditu. Micro Pop Usa, Tuxis, Poppers, Pop Up eta Dedebó Snacks-ek bi antioxidatzaile erabiltzen dituzte: E-304 (gantz azido askorbikoko esterrak) eta E-306 (tokoferol asko duen estraktua); bitartean, Popitasek bakarra darabil: E-330 (azido zitrikoa).
Artoak ez du glutenik, horrela pertsona zeliakoek palomita artoak jan ditzakete.

Landare koipea da, ez ordea osasungarria.

Palomita arto hauei koipea gehitzen zaie beren ezaugarri organoleptikoak hobetzeko, zaporea batez ere. Gehitze horrek, produktuak kaloria gehiago izatea bultzatzeaz gain, beste ondorio batzuk ere baditu. Jakin badakigu animali koipeak ez direla osasungarriak gehiegi hartzen badira, izan ere gantz azido saturatuak dituzte eta horiek gaixotasun kardiobaskularrak sortzen dituzte. Hala ere, badira landare koipe txarragoak (palma, palmistea, kokoa, koltza) gantz saturatu asko dutelako. Aztertutako laginetako bakar batek ere ez du animali koiperik erabiltzen, baina seik palma olioa darabilte; horrela, gantz saturatuak (koipe osoaren %50 gutxi gorabehera) maila osasungarria gainditzen du (%30-%35 artean). Beste bi laginek (Act II eta Friper) erabilitako koipea "landare olio hidrogenatua" da. Hidrogenazioaren bidez, giro tenperaturan likidoak diren oliba, ekilore eta soja landare olioak solidotu eta igurzteko moduan jarri daitezke. Prozesu fisiko-kimiko honek (hidrogenozko molekulak landare olioan sartzea) olioaren gantz insaturatuak saturatu bilakatzen ditu eta, gainera, trans izeneko beste gantz azidoak sortzen ditu; horiek gure organismoan antzeko eragina dute, baina gantz saturatuak baino kaltegarriagoak dira. "Koipe ona" eta "koipe txarra"ren arteko desberdintasuna odolean kolesterol maila aldatzeko duten gaitasunaren araberakoa da.

Mikrouhin laberako palomita arto hauen profil lipidikora (koipeen banaketa) gerturatzeko, hala zegokionean lagin bakoitzean gantz saturatuen eta trans gantz azidoen proportzioa gehitu da. Koipe osasungarrietan eskasenak Act II (saturatuen eta transen artean %69 osatzen dute) eta Friper (%57) dira; gainerakoetan, berriz, (ez dute trans izeneko gantzik hidrogenazioa eman ez delako) saturatuak %50 dira, gutxi gorabehera. Desberdintasun nabarmenak izan arren, zortzi laginen profil lipidikoa ez da osasungarria, izan ere ez da komenigarria gantz saturatuek koipe osoaren %35 gainditzea. Hala ere, palomita arto guztiek ez dute antzeko koipe kopurua. Hain zuzen, profil lipidiko txarrena duten biak dira koipetsuenak: Act II eta Friper-ek %26tik gora dute koipea, Dedebó Snacks, Micro Pop Usa eta Popitasek, ordea, ez dute %20 gainditzen.

Etiketatua asko hobetu daiteke

Zortzi laginen etiketatua aztertzerakoan (produktu honetarako araudi espezifikorik ez dagoenez orokorra aplikatu da), irregulartasunak somatu ziren. Micro Pop Usa eta Pop Up soilik egokitzen dira erabat araudira.
Poppers-ek ez du fabrikatzailearen helbidea adierazten; Popitas, Tuxis, Friper, Act II eta Dedebó Snacks-ek ez dute gatz kopurua adierazten horrela egin beharko luketenean, izan ere gatza gehitu dutela esaten dute; eta, azkenik, Friper eta Act II-k ikus eremu horretan ez dute adierazten salmenta izena, pisu garbia eta kontsumitzeko data egokia. Gainera, badira beharrezkoak ez diren beste ohar batzuk produktu horien informazioa hobetuko luketenak. Osagaien zerrendan, sei laginek "landare olioa" aipatzen dute soilik, eta kontsumitzaileari nahasgarri gerta dakioke, izan ere animali koipea ez denez landare koipe hori osasunarentzat ona dela pentsa dezake, eta ez da beti horrela izaten. Landare olioen artean monoinsaturatuak (oliba olioa) eta poliinsaturatuak (ekilorea) daude; biak dira osasungarriak, baina horiekin batera gantz saturatuak (palma, palmistea, kokoa eta koltza) eta hidrogenatuak daude, eta gehiegi hartuz gero osasunarentzat kaltegarri dira. Hori dela eta, komenigarria litzateke fabrikatzaileek erabilitako landare koipe mota adieraziko balute. Baina badira, halaber, alderdi positiboak: Friper izan ezik, osaera nutrizionalaren berri ematen dute (ez da beharrezkoa) eta etiketatu guztiek zorroen "puntu berdea" jasotzen dute, bere bilketa erraztu eta birziklatzeko gestio sistemarekin lotutakoa.

Palomita arto hauen osagaietan, genetikoki aldatzeko aukera gehiena dutenak artoa eta antioxidatzaileak dira. Zortzi laginei egindako azterketa espezifikoak erakutsitakoaren arabera, inork ez zuen osagai transgenikorik.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto