Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

Zerbikalgiak: Gihar gainkargak, kausarik ohikoena

  Biztanle helduen %10 inguruk beren bizitzako uneren batean zerbikalgia bat jasaten dute, maiz lepoaren atzeko edo alboko aldeetan agertzen den mina, alegia. Bizkarrezur zerbikalak zazpi orno ditu. Orno horiek aurreko ganbiltasun-arku leun bat osatzen dute eta buruaren oreka mantentzen laguntzen dute. Aurrera begira gaudela kartoi bat hortzen artean jarrita guztiz horizontal geratzen denean oreka hori zuzena da. Oreka egoera hori oso garrantzitsua da, hartatik kanpo muskulaturak lan egiten baitu. Horrek azaltzen du jarrera oker, behartu eta luzaro eutsien ondoriozko zerbikalgiak emendatzea. Urteetan aurrera goazen neurrian ere aldatzen da oreka hori, bizkarrezur zerbikalaren endekapenezko aldaketen ondorioz. Pertsona zaharren minaren motiborik ohikoena da, baina badira lepoko gaitzak eragin ditzaketen beste kausa asko.

Diagnostikoa

Sintoma eta seinaleen azterketaz gain (miaketa fisikoa gihar-kontrakturak bilatzeko eta goi gorputz-adarren mugikortasunaren balorazioa), aski da lepoaren aurreko, atzeko eta alboko erradiografia soil bat gaitzaren kausa eta garrantzia erakusteko.

Diagnostikoa argia ez denean, edo ohiko neurriek sintomak desagerrarazten ez dituztenean, mesedegarria izaten da azterketa erradiologikoak egitea, esate baterako tomografia axial konputarizatua (TAK) edo erresonantzia nuklear magnetikoa (ENM). Eta nerbio-erroak ukituta daudela susmatzen bada, badira azterketa elektrofisiologikoak goiko gorputz-adarretako nerbioen egoera jakiteko.

Komenigarria da inolako zerbikalgia-motaren sintomarik agertu ez duten gaixoengan ere lesioak aurki litezkeela argitzea. Ohikoa da kasu hori sintomarik gabeko gaixoei beste kausa batengatik erradiografia bat egiten zaienean. Halaber, esan behar da sintoma klinikoen eta agerpen erradiologikoen artean ez dagoela korrelaziorik. Mina eta mugikortasun zerbikal mugatua duten pertsonek hezur egitura bikaina izan dezakete. Normaltasun erradiologikoa dagoen kasuotan, kontuaren jatorria gihar-arazotan dagoela pentsatu beharra dago (gainesfortzua, jarrerazko higiene eskasa, lantokiko tentsio-metatzea, estresa...).

Tratamendua

Zerbikalgiaren tratamendua, hura eragiten duen arazoaren araberakoa da. B>Gihar kontraktura zorrotzak egun gutxitan osatzen dira, atseden hartuz, bero ezarpen lokalez eta gihar erlaxagarriak emanez. Zerbikalgia kronikoaren tratamendua, ordea, konplexuagoa da. Kasu horretan fisioterapia funtsezkoa gertatzen da gihar-potentzia hobetu, mugikortasuna berreskuratu eta malgutasuna emendatzeko. Jarrerazko higienea (jarrera zuzenak eta etxean -edo hasieran errehabilitazio-etxeetan- egin daitezkeen ariketak ezagutzea), lo egiteko lepoaren anatomiari egokitzen zaion buruko bat erabiltzea, erlaxazio-teknikak eta masaje erlaxagarri eta kontrakturaren kontrakoa oinarrizko neurriak dira. Igeriketa aliatu ona da, baina bular igeriketa saihestu egin behar da, lepoko giharren tentsioa erlaxatu beharrean handitu egiten baitu; gomendagarriagoak dira crol delakoa edo bizkar-igeriketa.

Tiratze eta elongazio zerbikalak gai eztabaidagarria dira, aldeko adina aurkako dituzte. Lesio neurologikoa dagoenean ez dira aholkatzen, eta diskoko herniako kasuetan kontraindikatuta dago. Min handiko denboraldietan iduneko zerbikal biguna erabiltzea egokia izan daiteke, batez ere gaueko ondoez gogorrak arintzeko. Izan ere, lepoaren mugikortasuna %75era murrizten du. Iduneko zerbikal gogorrari dagokionez, lesio zorrotzetarako baino ez da gomendagarria, esate baterako diskoko hernietarako, traumatismoetarako edo zaintiratu zerbikaletarako. Mugikortasuna %15era murrizten du eta luzaro erabiltzeak muskulatura ahuldu egiten du, horregatik beti medikuaren aginduz eta behar-beharrezko denboran baizik ez da erabili behar. Zerbikalgian analgesikoak, hantura-kontrako ez-esteroideak eta batzuetan gihar-erlaxagarriak laguntza handikoak izan daitezke.

Gaur egun bestelako teknikak erabiltzen hasi dira, hala nola Bioestimulaziorako Soft Laser delakoa, Maiztasun Txikiko Eremu Magnetiko Pultsatzaileak edo kontraktura dagoen lekuetan ultrasoinuak aplikatzea, baina oraindik ez dago tratamendu tradizionalak baino eraginkorragoak direla erakusten duen datu eztabaidaezinik. Ebakuntza neurokirurgikoari dagokionez, kontu handia izan behar da. Zenbait kasutan beharrezkoa da, baina gutxienetan. Mina jasanezina denean, nerbio-sustraiak ukituta daudenean edo bizkarrezurreko kanala estutzeagatik bizkarrezurreko muinaren konpresioa dagoenean baino ez da gomendagarria. Diskoko hernia gehienak berez edo neurri kontserbadorez osatzen dira, denbora kontua da. Hernia kasu larrietan baino ez da ebakuntza agintzen.

Zerbikalgia motak

Lepoko mina zorrotza izan daiteke, eskuarki gihar kontraktura batengatik. Halakoa da tortikolia. Hura ia bat-batean agertu ohi da, hasieran susmatutako edo ageriko kausarik gabe. Zenbait egunetan osatzen da, kontrakturen kontrako tratamendu batekin. Sintoma nagusiak mina eta zenbait mugimendu egiteko zailtasuna dira, eta zenbait kasutan eguneroko zereginak galaraztera irits liteke.

La Zerbikalgia kronikoak biztanleria helduaren %10ri erasaten dio gutxi gora behera. Emakumeek jasaten dute gehien, seguru asko datuak ikusteko pantailetan emakume gehiago lan egiten dutelako, lepoa tolestuta izatera behartzen duten etxeko lanak egiten dituztelako edo lepoko jarrera behartuak eskatzen dituzten lan jarduerak egiten dituztelako. Jarrera horietan zenbait ordu egoteak gihar-kontraktura mingarriak eragiten ditu

Beste zerbikalgia mota bat, bizkarrezur zerbikalaren artrosiak eragindakoa, hain zuzen, ohikoa da helduengan. Haren sintoma nagusiak lepoko eta sorbaldetako mina eta mugimenduen zurruntasun edo mugaketa dira. Oso aurreratuta dagoenean zorabioak nabari daitezke, osteofitoek -endekapen prozesuetako ohiko hezur hazteak- orno-arteriei erasan diezaiekete eta. Ohikoa da, halaber, eskuetako eta atzamarretako inurridura sentsazioa, baita sentsazio bera sorbaldetan eta goiko gorputz adarretan, bizkarrezurreko ornoen artean sortzen diren nerbio sustraiak ukituta daudenean.

Diskoko hernia ez-bertebrala sorbaldara eta besora hedatutako min zerbikalaren kausa da gazte jendearengan. Zakar hasten da eta baliteke aldez aurretik traumatismoak -batzuetan itxuraz hutsalak- edo mugimendu behartuak gertatzea, maiz haren jatorriaren kausa argirik ez dagoen arren. Gehienetan orno zerbikalik behekoenak egoten dira ukituta; mugikortasunaren murrizketa eta mina ohikoak dira, eta mugimenduen, eztularen eta doministikuen eraginez okerrera egiten dute. Hernia hauek gazte jendearengan agertzen dira maizenik, helduengan diskoen deshidratazioak eta haien gune mamidunaren endekatzeak lesio hau agertzea galarazten baitute.

Zartada zerbikalaren sindromea trafiko-istripuen ondoriozko patologiarik ohikoenetako bat da. Talka egitean, lepoak eta buruak aurreranzko eta atzeranzko mugimendu kulunkari bortitz bat jasaten dute. Haren ondorioz, eta talkaren indarraren arabera, lotailuak urra daitezke, edo giharrak tiratu, ornoak mugitu (lepondoko zaintiratua), disko ez-bertebralei kalte egin eta are diskoko herniak sortu. Minak eta mugimenduen mugatzeak zenbait hilabete iraun dezakete, eta are kroniko egin.

Estresak zerbikalgia kronikoan duen eragina onartuta dago, estresak eta antsietateak zergatik zerbikalgiak eragiten dituzten oso ondo ez badakigu ere. Pertsona estresatuek lepoan eta bizkarraren goiko aldean izaten dute min, eskuarki gihar-kontrakturekin loturik.

Bizkarrezur okertuak eta beste hezur-gaixotasun batzuk (osteoporosia, osteomalazia, Pageten gaixotasuna, etab.) ez dira zerbikalgien kausa hain ohikoak.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto