Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Hirugarren aldiz zesarea egin behar izan ziotelarik, emakume hari haurra ekarri ondoren tronpen lotura egin zitzaion baina, halaz ere, haurdun geratu zen eta laugarren zesarea ere egin behar izan zioten bi neskatxo erditu ahal izateko. Sendagileen aurako demanda ezarri zuen, tronpen ebakuntza haren arrisku, segurtasun eta ondorioei buruz informazio eskasa eman ziotelako eta, bide batez, 60.101 euroko indemnizazioa eta pentsio jakin bat ordain zekion eskatu zuen.
Epaitegi Gorenak, 2003ko maiatzaren 29an emaniko sententzian indemnizazioa jasotzeko eskubidea aintzat hartuta, pentsioa kobratzeko eskubiderik ez dagoela dio, pazientearen onarpena informazio onean oinarriturik ez zegoela kontuan izanik. Horretarako, Epaitegiaren arabera, fakultatiboen ohartarazpenak berariaz kasu hartarako, egiazkoa, zuzena, leial, jarraitua, zehatza eta exhaustiboa izan beharko zuen, ebakuntzaren ezaugarriak, arriskuak, abantaila eta eragozpenak eta emaitzaren aukeren gaineko pronostikoa gutxien-gutxienez jaso beharko zituen, formulismo hutsa izatera murrizteke. Informazio hori pazienteari eman zitzaion frogatzea sendagileen kontua da baina fakultatiboek horretaz ezin izan zuten deus frogatzerik izan. Izan, hitzezkoa bada ere, historia klinikoari erantsi behar zaio informazio hori.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa