Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Jabe-aniztasunaren kontratua baliogabetu zen

 Kontsumitzaile batzuek etxebizitza bat baliatzeko eskubidea erosi zuten, txandaka edo jabe-aniztasunean, 15.370 euroren truke. Gerora, jabearen eta komertzializatu zuen enpresaren kontrako demanda ezarri zuten, kontratua indargabe zedin eta ordaindutako dirua itzul zekien, emaniko informazioan eta kontrataturiko baldintzetan irregulartasunak gertatu zirelako. Apartamentuaren jabe zen enpresa ez zen agertzen kontratuan saltzaile gisa; haren ordez, beste elkarte bat izendatzen zen. Orduan, demanda jasaniko enpresaren argudioa zen, kontratuan agertzen ez zenez, eragiketan inolako parte hartzerik ez zuela.

Valladolideko Entzutegiak 2002ko urriaren 4an emaniko sententzian dioenez, kontratuan jabe eta saltzaile gisa aipatzen den enpresa hori ez zen existitzen baina errealitatean bazen, nahiz eta bestelako izen batez. Areago, egoitza soziala eta administratzailea ere egiazko jabearenak zirenez, ederki zekien kontratu haren berri. Epaitegiaren arabera, kasu hartan nortasun juridikoaren fikzioa baliatu zen, hirugarrengoen aurrean erantzukizunei ihes egitearren. Kontratuan egiazkotasun osoa ez denez, beraz, erabiltzaileak aurreratutako dirua itzultzera eta kostua ordaintzera kondenatu zuen enpresa.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto