Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
EROSKI CONSUMEReko kanalak
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Elektrizitatearen hornikuntzak nozituriko gorabeherengatik erabiltzaile baten bideoa matxuratu egin zen. Honek konpainiaren kontrako demanda jarri zuen, magnetoskopioak izaniko kalteengatik 65 euro eskatzeko baina hornitzaileak dirurik ordaintzeari uko egin zion, aparatua akastuna izan zitekeelakoan (horrela izatekotan, erantzukizuna fabrikatzailearena izango zen) eta elektrizitate-isuriaren beherakada halabeharrez (zirkuitulaburra eragin zuen arratoiaren erruz) gertatu zela argudiatuz.
Alegazioak alegazio, Kordobako Entzutegiak 2002ko uztailaren 12an emaniko epaian konpainia elektrikoa kondenatu zuen erabiltzaileari eragindako kalteengatik indemnizazioa ordaintzera, zerbitzu akastuna eta bideoko matxuraren arteko lotura egiaztatu egin zelako. Enpresa hornitzailea erantzukizunetik salbuetsita jazo dadin, hornikuntza-etena halabeharrez gertatu zela, instalazio elektrikoak (are jabetza partikularrekoak ere, horiek aztertzeko obligazioa baitu konpainiak) egoera onean zeudela, konponketak egiteko behar bezala prestaturiko pertsonala zegoela edo, bestela, matxuraren izaera (halabeharra) kontuan izaki, hornikuntzari berriro ekiteko denbora asko itxaron behar izan zela frogatu behar duela gogoratzen du epaiak.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa