Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Oinezko bat azokatik gertu erori zen

 Oinez zihoan emakume bat erori egin zen merkatu ingurutik pasatzean, espaloian zegoen ur ugaritan labainduta. Ura arrandegi aldeko izotzetik, kamioien hotz-instalazioetatik eta hondakinak suntsitzeko ureztatzetik zetorren. Erorikoaren ondorioz kalte fisiko iraunkorrak izan zituenez, bertako Merkatarien Elkartea auzitara eraman zuen, 9.015 euroko indemnizazioa eskatuta.

Balear Uharteetako Entzutegiak 2002ko maiatzaren 16ko epaian dioen arabera, emakumea espaloi publiko batean erori zen arren (Udalaren erantzukizuna), dudarik gabe ura merkatu barrenetik zetorren, kamioien hotz-instalazioetako kondentsaziotik eta desizoztetik bereziki, eta merkatua zerbitzu publikoa dela. Entzutegiak erantsi duenez, auziperatuaren ardurakoa da merkatuaren inguruko bide publikoko espaloia garbitzea edo, bestela, segurtasun neurriak hartzea. Beraz, Udalaren ardura balego ere, erantzukizuna batarena eta bestearena litzateke, izaera solidarioz.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto