Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Diskoteka bateko atearekin hatza galdu zuen

Diskoteka bateko komuneko ateak ezker eskuko hatz txikiko falange distala ebaki zion 16 urteko ene alabari. Komunetik kanpora zihoan, ondorengoari itx ez zekion ateari heldu zion bana, halako batean, mekanismoaren bultzada ene alabak eragindako indarra baino handiagoa izaki, burdinazko ate handi hura itxi egin zen. Orduan eta harrezkero jasaniko min eta traumez kanpo, hatza konpontzeko ebakuntza egin behar diote orain, horrela justifikatzen duen sendagilearen txostenak dioen bezala. Diskotekak omen daukan erantzukizun zibileko aseguruak bere gain hartuko ote du hau guztia?

  Kaltea establezimenduaren titularraren erru edo axolagabekeriagatik izan dela kontsideratzen bada erantzukizuna harena izango da eta, horrenbestez, eragindako kaltea indemnizatu egin beharko du. Kode Zibileko 1902 artikuluak dioenez, erru edo axolagabekeria dela medio, akzioz edo omisioz beste bati kalterik eragiten dionak, eragindako kaltea konpondu egin behar du. Erantzukizunik izatekotan, eraginiko kalte fisikoak eta moralak, balizko ondorioek, sendatze-gastuak eta osasuna berreskuratu arteko denbora horrek osatuko dute. Era berean, atearen ezaugarriak eta kokapenak eta eragindako kaltearen arteko "kausa-eragin" moduko lotura dagoela frogatu beharra dago, hau da, lesioaren arrazoia beste ezeri egotz ez dakion (hirugarrengo baten esku hartzeari, adibidez). Kausaltasun-erlazioa ezarririk, komunetarako sarreran burdinazko ate handi eta astun bat instalatzea axolagabekeriazko jokabidea den ala ez zehaztu beharra dago. Kontu hori epaileen irizpide aurrean aurkeztu aurretik, ordea, abokatu baten laguntzaz, aseguru konpainiarekin akordiora iristen saiatu beharko da.

Akordioa lortu ezean, badago auzitara joatea planteatzea. Ikuskizun Publiko eta Aisialdiko Jardueren Polizi Araudiak eta eraikinei buruzko hainbat arautegik xedatua dutenez, hutsartea estutu edo jendearen joan-etorria galarazi edo eragozten dituzten egintza bikoitzeko edo gidaridun ateak jartzea debekatua dago. Hortik abiaturik, kasu honetan aipatu den ateak arautegia betetzen ez duela interpreta daiteke, erabilera zailekoa izateaz gainera, jendearen joan-etorria eragozten du eta, hortaz, horrelako ezaugarriak dituen atea instalatzea diskotekaren arduradunaren axolagabekeria delako.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto