Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Interneten bidez eginiko erosketa batean, arazoak

Frantziako enpresa bateko web orrian salgai zegoen bideo-kamera digital bat ikusi eta erosi nahi izan nuenez, banku-kontu hartara transferentzia egin nuen. Aparatua 5 - 10 eguneko epean entregatu behar zidaten baina ez zen horrela gertatu. Beraiekin harremanetan jarri nintzenean, stockik ez zutenez itxaron beharko nuela erantzun zidaten. Beste astebete igaro eta, albisterik jaso ezean, eskaria indargabetzea erabaki nuen. Hori egin nezan, transferentzia egin ziezadaten kontu korrontearen zenbaki eta gainerako datuak erakutsi behar nizkiela adierazi zidaten. Horixe egin nuen berehala baina dirua ere ez didate itzuli oraino.

  Kontsumitzaileak erosketa elektronikoa egiten duenean, produktua hogeita hamar eguneko epean jasotzeko eskubidea du. Eskatutakoa eskura ez izatearren saltzaileak kontratua betetzen ez badu, horren berri jakinarazi behar dio erosleari. Honek, prezioa ordaindu duen unetik hogeita hamar eguneko epean bere dirua berreskuratzeko eskubidea du. Saltzaileak data horretarako dirua itzultzen ez badu, erostunak ordaindutako diruaren bi halako itzul dakin erreklamatu ahal izango du. Horrez aparte, nozituriko kalte eta galerengatiko indemnizazioa jasotzeko ere eskubidea izango du. Eskatutako produktua eskuragarri ez egoteko aukeraren berri jakinarazi baliote kontsumitzaileari, ordea, saltzaileak prezioa aldatu gabe, antzerako produktua (kalitate berdin edo hobekoa) entregatu ahal izango dio erostunari. Erostunak produktu hori (berak eskatutakoaren ordezkoa, alegia) nahi ez balu, erabaki hori jakinarazi duen unetik hilabeteko epean bere dirua berreskuratzeko eskubidea izango luke.

Gure aholkua: enpresa horretara bureau fax (ziurtatu eta jaso izanaren adierazpenaz) bat igortzea, gertaturiko gorabeherak adieraziz, epe labur batean diruaren itzulketa egin dadin erreklamatuz eta, era berean, horrela ez egitekotan, ordaindutakoaren bi halako eskatzeko epaitegietara joko dela iragarriz. Epaiketara horretara joanez gero, demandatzailearen helbideari dagozkion epaitegi zibiletara jo beharra dago, Espainiako legeria izango delarik aplikagarria, Espainiako arauteriaren indarrez, merkataritza-gai zibiletako eskuduntza judizial, ezagutza eta ebazpenak betearazteari dagokienez, 44/2001 Europar Arautegia eta Erromako Konbenioa aplikatuz.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto