Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Ohiko lorategia lorategi ekologiko bihur daiteke, oso modu errazean bihurtu ere
Biodibertsitatea, ongarri naturala, kontrol biologikoa, izurrien maneiua eta antzeko kontzeptuak dagoeneko lorategi ekologikoaz dugun ideian txertaturik daude. Gure lorategian hainbat espezie harmonia osoz -eta lurra eta biodibertsitatea hondatzen dituzten produktu kimikoetara jo gabe- elkarrekin bizitzeko toki aproposa bihurtzeko naturaren joeraz baliatzean datzan pentsamoldea geroz eta arrakasta handiagoa lortzen ari da.
Konplexua badirudi ere, lorategi konbentzionala erraz bihur dezakegu ekologiko. Horretarako, elementu naturalak birziklatu eta organismo kaltegarriak suntsitzen dituzten produktu biologikoak baliatu beharko ditugu, pestizida edo bestelako elementu kimikoetara jo ordez. Horrela, naturaz baliatuz, landare-espezie guztiak harmonian hazteko moduko gune berdea antolatuko dugu.
Izurrien maneiu integratua: laguntzen gaituzten intsektuakEkintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa