Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
EROSKI CONSUMEReko kanalak
Maitasunak ez ditu krisiak galarazten, baina konponbide bat bilatzeko euskarri nagusia izan daiteke. Arazoak gainditzen diren moduaren arabera hitz egingo du bikote batek etapa gatazkatsu bati buruz: krisi bat gehiago aipatuta, edo bukaera hasi zen momentua bezala sumatuta. Bikotekide bakoitzak arazoaldi horri aurre egiteko modua honako faktoreoi zor zaie, besteak beste: heldutasun emozionalari, gatazkak kudeatzeko trebetasunari, harremanaren iraupenari, dituen sareei edo aurkitzen deneko une pertsonalari.
Ez dago irizpide finkorik harreman bat bukatzen ari den jakiteko. Gainera, harreman hori zenbat eta luzeagoa izan eta hausturak zenbat eta pertsona gehiago ukitu -jende askok seme-alabak jartzen ditu argudio elkarrekin bizitzen jarraitzeko, krisia gorabehera-, orduan eta zailago gertatuko da hausteko erabakia hartzea. Esan liteke harreman batek bikotekideei hura hasteko motibo izan ziren elementu haiek -afektibitatea eta emozioa, ziurtasuna, sexu gozamena...- emateari uzten dionean aldaketa gertatu behar deneko inflexio puntua iritsi dela.
Bikotekideek ez dute lan erraza zailtasunez beteriko bolada bat igarotzen ari diren edo harremanaren bukaera hasi den jakitea, izan ere, emozio, sentimendu eta sentsazio zurrunbilo amaigabe batean murgilduta, beren harremaneko zein puntutan dauden argituko dien gogoeta egiteko adinako sosegua hartzea benetan zaila baitute. Ez da batere arraroa nork bere buruari engainatzea, kontzienteki edo ez, aldaketari aurka egiteko modu gisa, aldaketa hori bikotea birplanteatu eta aldaketekin aurrera egiteko izan, behin betiko banantzeari ekiteko izan.
Krisi bati aurre egiten zaion moduaren arabera, bikotekideek etapa horretan jokatzen duten moduaren arabera, harremana sendotu egingo da edo bukaeraren lehenengo fasea izango da. Hau da, bikotearen gatazka-fase batean egin beharreko galdera ez da "hau bukaera al da?", baizik eta "bukaera izatea nahi al dut?, harreman honek dakarren konpromisoari eusten segitzea interesatzen al zait?". Labur esanda, bolada txar bat, baldin gainditzen bada, krisi bat besterik ez da izango, baina harremana bukatzen bada, banantzea izango da. Egoera zail horretan erabaki bat hartzeko, lagungarri izan daiteke zenbait galderari erantzutea: Maite al dut? Elkarrekin eta norabide berean begiratzen al dugu, helmuga bera al dugu? Beste pertsonarenganako interes sakona sentitzen al dut? Desio al dut? Bestearenganako konfiantza osoa al dut? Eta harremanean? Hausnartu eta konprometitu egiten naiz beste pertsonari eta gure harremanari -hura hobetze aldera- zer eman diezaiekedan ikusteko?
Krisialdian gure egoera emozionala aztoratu egin ohi da; hortaz, izan dezagun gogoan erabakien norainokoa, batez ere harremana bukatzea erabakitzen baldin bada. Ez dira bi pertsona banantzen, baizik eta batzuetan seme-alabak dituen familia bat, harreman- eta lagun sare oso bat, lotura ekonomikoak. Horiek horrela, bikoteak hausnarketa aurrera eramatea galarazten duten eragozpenak topatzen baditu, bikote kontuetako espezialista batengana jotzea komeni da, hark egoera desblokeatuko du eta hausnarketak behar dituen bermeak izan ditzan guneak sortuko. Oreka ekarri eta bikoteari hobeto erabakitzen laguntzeko protokolo bat ezarriko du.
Honako trebetasun hauek erabili edo garatu behar ditugu:
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa