Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Hiri-autobusak: zerbitzua 13 hiritan aztertu da: Baliagarri baina hobetzeko modukoa

Hiri-autobusen alderdi txarrena, txoferren gidaritza eta erabiltzaile ezinduentzako egokipena

Autobusean igo aurretik...

  Geltokira iristean, geltoki horretara heltzen diren lineez, berauen ibilbideez eta maiztasun edo ordutegiez informazioa jasotzea eskertzen dugu, horri esker jakingo baitugu zein autobus hartu, non jaitsi eta autobus hori iritsi arte zenbat denbora izango dugun. Horri dagokionez egoera ona da baina hobetzeko modukoa: geltokien % 6tan ez zegoen ibilbideei buruzko informaziorik eta % 8tan ez zen lineen maiztasunen berririk agertzen.

Euri edo eguzkitatik babesteko markesina bat, bere aulki eta guzti, aurkitzeak itxaronaldia arindu egiten du. Horrelako markesinak (denek daukate aulkia) geltokien % 82tan aurkitu dira. Egoera kaskarrena A Coruñan (azterturiko 8 geltokietatik 2k bakarrik baitzuten markesina) eta Gasteizen (aztertutako zazpietatik, bitan) hauteman zen. Markesinen kontserbazio eta garbitasuna, oro har, onak ziren.

Hiri-autobus zerbitzuaren kalitateri dagokion funtsezko beste kontu bat puntualtasuna da. Aurreikusitakoa baino hiru minutu lehenago eta bost minutu baino geroago ere iristea onartzeko modukotzat jo dute teknikariek, hiri-trafikoaren aldakortasunak autobusen erabiltzaileari nolabaiteko egokipena eskatzen baitio. Aski puntualak dira busak: lineen % 20k bakarrik huts egin zuten arren, suspenditu ez du bakar batek egin, "bikain" kalifikazioa ugaldu delarik. Dena den, Madril, Bartzelona, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko autobusek puntualtasunean "hainbestekoa" bakarrik merezi izan dute, kasurik gehienetan atzerapen latzen (baina inoiz edo behin bakarrik gertatzen direnak) ondorioz.

Gasteiz, Bilbo, Malaga, Murtzia, A Coruña, Madril eta Zaragozako geltoki batzuetan, GPS sistemaren bitartez bezeroari jakinarazten zaio pantaila batean hurrengo autobusa noiz iritsiko den. Teknologiaren aurreratua!

Onarturiko billete handienarekin bueltaka

Autobusean igotzean bezeroak bidaia ordaindu behar izaten du eta, horretarako (berariazko txartela edo horrelako zerbait ez badu, bederen) eskua patrikan sartu eta esku-dirutan ordainduko du zerbitzua. Autobusek, ordea, kopuru batetik beherako billeteak bakarrik onartzen dituzte. Neurri horri esker segurantzia eta azkartasunean irabazten dugunez, onartua du jendeak baina, nolanahi ere, erabiltzailearentzat deseroso gertatzen da inoiz. Eskatzekoa da, gutxienez, toki ikusgarrietan horri buruzko informazioa agertzea, ohiko ez den bidaiariak ezusteko ezatseginik izan ez dezan. Gure azterketan, kasuen erdietan ez zen ikusi -ez markesinan, ez autobus barnean- onarturiko gehieneko billetearen berririk. Horietan ere, alde handiak hautematen dira, batetik bestera: 5 euroetatik (Gasteiz, Cádiz, Zaragoza, La Coruña, Murtzia, Malaga eta Madril) 20 euroetaraino (Iruñea, Donostia eta Bartzelona).

Erabiltzaileak gehieneko billetea entregatzen dionean gidariak kanbioa osatzeko behar bezainbestekorik ez badu, bezeroari zor dion dirua agiri batean egiaztatu behar dio eta paper hori enpresako bulegoetan negoziatuko zaio.

Praktikak, ordea, bestelakorik erakutsi du: ez zaizkio beti ateak zabaltzen, harturiko billete handiena eskuetan, autobusean sartu nahi duen bidaiariari: hori kasuen % 14tan bakarrik jazo den arren, Donostiako busen % 80tan, Bartzelonakoen % 40tan eta Bilbokoen % 30etan bezeroa lurrean uzteko prest agertu zen gidaria.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto