Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Hiri-autobusak: zerbitzua 13 hiritan aztertu da: Baliagarri baina hobetzeko modukoa

Hiri-autobusen alderdi txarrena, txoferren gidaritza eta erabiltzaile ezinduentzako egokipena

  Erabiltzaileak, hiri barneko bidaiez bestelakoak egiteko bakarrik hartu eta hiri-garraio publikoaren alde geroz eta sarriago egiteko beharra sentitzea bidezkoa da, horretarako argudioak hamaika baitira: kutsadura atmosferiko eta akustikoa murriztu, erregaien kontsumoa urritu, hiriko trafikoa arindu eta, areago, hiri horietako bizigarritasuna hobetu egiten delako.

Ba ote dugu, ordea, egungo erabiltzaileen eskakizunak asetzeko moduko garraiorik? CONSUMER-ek itaun horri ihardespena bilatu dio, hiri-autobusari bakar-bakarrik dagokionean, baina horrek ez du esan nahi horrelako garraioaren egokitasun eta premia auzitan jarri gura dagoenik, ez eta, are gutxiago, hirian ibiltzeko automobila gehiegitan baliatzen dutenei argudioak ematea. Aldizkari honetako teknikariek hiri-autobusek Madril, Bartzelona, Valentzia, Bilbo, Malaga, Zaragoza, Donostia, Cadiz, A Coruña, Gasteiz, Iruñea, Murtzia eta Logroñon ematen duten zerbitzua aztertu dute. Horretarako, 140 bus-linea behatu dituzte (hau da, hiri horietan dauden guztien %26). Horrez gainera, tokian tokiko udalean zerbitzuaren arduradunei informazioa ere eskatu zitzaien. Proba hau irailaren 5, 8 eta 9an (ostiral, astelehen eta asteartez) egin zen, bi ordu-unetan: 10etatik 14ak arte eta 16etatik 20ak arte.

Ateratako lehen ondorioa: hiri-autobusa zerbitzu komenigarri bezain hobegarria da. Madrilgoak bakar-bakarrik gainditu ditu, aise gainditu ere, CONSUMERek ezarritako osoko azterketa, 9 hirik suspenditu dute, Iruñea, Valentzia eta Gasteiz "hala moduz" agertu dira eta azterturiko 140 linea horietatik 68k bakarrik gainditu dute azterketa.

Hiri-autobusari gainditzeko geratzen zaion asignatura behinena, ezinduentzako baliagarritasuna da. Gurpil-aulkian dabiltzan pertsonentzako, gor eta itsuentzako egokipena aztertu da: proba hau Gasteiz, Madril eta Valentziako busek bakarrik gainditu dute.

Alderdi hoberena, autobusa hartu baino pixka bat lehenagoko uneetakoa da: markesinak (kontserbazio eta garbitasuna, aulkia eta ordutegi eta ibilbideei buruzko informazioa izatea) eta geltokira iristeko busaren puntualtasuna. Kalifikazioak onak dira, oro har; salbuespena Iruñea, Bilbo eta Valentzia izan dira "erdi ipurdiko" soilean geratu dira.

Bidaiari eta autobusaren erosotasunari dagokion guztiak hainbesteko (edo okerragoko) kalifikazioak erdietsi ditu: Madril (oso ongi) eta Iruñea (onartzeko modukoa) dira gainditu duten bus-linea bakarrak. Alderdi kaskarrena gidaritza izan zen: trafiko-arau eta seinaleei erakutsitako errespetu eskasa, bidaiariak beren tokian eseri edo, zutik doazenean, heldulekuari eutsi aurretik, ibilgailua martxan jartzeko ohitura, geldiketa bortitz edo gehiegizko azeleratzeez josiriko gidaritza, bihurguneetan autobusa zealdoka eramanez; baita, nola ez, ibilgailua gelditu aurretik ateak irekitzea eta, itxi baino lehenago, berriro ere abiatzea.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto