Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

SPA: Sendatu ez, baina lasaitu eta mina arintzen dute

Balnearioek ez bezala, iturriko ura darabilte, gatz edo aditiboak erantsita

  Osasun eta edertasunaren negozioak 2002 urtean hazkuntza handienetako bat ezagutu zuen, balneario eta spa (Estazio Termalen Espainiako Elkarte Nazionala haserre badago ere, "hiri balneario" ere dei dakiekeen arren, akronimoa hau da: salus per aqua edo, euskaraz, "ura bide, osasuna" ) berriak sortu eta zeudenak zabaltzea ondorioztatu duen ongizatearen kontzeptua zaintzeari esker. Urte haren amaieran Espainian zeuden 90 balneario baino gehiago, 22 talasoterapia-zentro, 24 osasun eta edertasun zentro eta spaz hornituriko 50 hotel inguru. Panorama horretan azpimarratzekoa dugu spa horien ugaltzea eta arrakasta bizia.

Zein alde ote dago balnearioa eta sparen artean? Denetan behinena, tratamenduetan bakoitzak baliatzen duen ur mota. Estazio termaletan erabilera publikokotzat jotako ur mineral medizinalak dituztelarik, spa horiek iturriko ura darabilte, gatz edo aditibo batzuk erantsita. Balnearioetako urak ez bezala, spa batekoak ez du sendatzeko edo estetika hobetzeko inongo propietaterik, lasaitu egiten badu ere. Estazio termalen aurrean spa horiek dituzten abantailetako bat aipatu behar izatekotan kokapena nabarmendu beharko litzateke: eskuarki hirigunean daudenez, horrelakoak sarriago baliatu ahal daitezke.

Ongizatean murgiltzea

Spa zentroen eskaintza, gorputzari presio handiz jaurtiriko uraren egintza eta tenperatura-aldaketa bortitzek eraginiko mesedeak dira. Tenperatura kontraste horiek odolaren zirkulazioa hobetzen dute eta presioz harturiko urak, berriz, muskulu sistema lasaitzeko mikromasajea eragiten du. Estresaren ondorioak arindu eta gorputza tonuan jartzea dira horrelako zentroen helburu nagusiak. Ordubetetik bi ordu bitarteko ibilbidean zehar spa bateko bezeroak ur-zorrotadaz eginiko masajea, terma edo lurrun-bainu turkoa, presio handiko dutxa eskoziarra eta vichy edo anezkako dutxa (ura eta olio esentzialak botatzen dituena)har dezake, saunan sartu aurretik. Zirkuitu termal horri beste hainbat zerbitzu ere gehituko zaizkio, hala nola masajeak, tratamendu fisioterapeutikoak, etab. Izan ere, finkaturiko arautegirik oraindik ez dagoen arren, bere burua aintzat duen spa batek lau ur-tratamendu eskaini behar ditu, gutxienez.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto