Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Idorreria diagnostikatzea erraza da; okerrena, horren zergatiak zehaztea
65 urtetik gorako emakumea izatea, etxetik kanpo bazkaldu ohi izatea, ariketarik ez egitea, libratzeko premiaren aurrean kontra egitea eta komunera ordu jakin batean joan ohi ez izatea dira idorreria nozitzen duen batez besteko pertsonaren ezaugarri tipikoak, patologia honek adin-multzo guztietako pertsonek pairatzen duten arren. Gai honen gainean eginiko azken ikerketa epidemiologikoen arabera, Espainiako biztanleriaren %20 inguruk (7 milioi pertsona, horien %35 kronikoak izaki) honelako arazoak ditu. Pertsona idorren %75 emakumeak dira eta %40, berriz, 65 urtetik gorakoa. Arazoa, dena den, haurrek ere nozitzen dute: idorreria da pediatriako kontsulten %5en arrazoia eta gastroenterologia pediatrikoan azterturiko lau haurretatik bat idorra da. Agureen artean maiztasuna biderkatu egiten da, egonaldi luzeko zentroetan bizi ohi diren pertsona edadetsuen %70etik gora baitira idor. Hedapen handi-handiko osasun-arazoa da, beraz.
Idorreria gorotzen kanporatze arazotsu eta maiztasun gabekoa dela esan daiteke. Ohikoena egunero libratzea den arren, pertsona batzuk eguna baino tarte luzeagoa izaten dute. Astean hiru bider baino gutxiagotan libratzen denean idorreria dagoela esan dezakegu; koadro horretan, gorotz gogor eta lehorregiak eta kanporatze nekosokoak hautematen dira. Idorreria iragankorra denean ez du garrantzi handirik baina ohiko bihurtzen denean libratzearen maiztasuna normalizatzeko neurriak hartzea komeni izaten da.
Arazo honen sorreran faktore soziodemografikoek, psikologikoek edo bizimoduek nolako garrantzia duten aski zehaztu ez bada ere, idorreriaren zergatietako batzuk bizimoduarekin zerikusia dutela onartzen dute adituek.
Idorreriaren balizko zergatiak:
Eragozpen ugariren iturri da idorreria: sabeleko min, ondoeza, betekada-sentsazio, gas-metaketaren ondorioz meteorismo eta, areago, buruko minen sortzaile izaten da usu. Kasurik larrienetan baliteke fekaloma bat osatzea, hau da, gorotz pilota zurrunaren antzeko bat gehiegi lehortu eta gogortu denez, nekez kanpora daiteke eta, ondorioz, heste-buxaduraren koadroa ager daiteke.
Idorreria kronikoa sendagileak aztertu eta berak adieraziko digu nolako neurriak hartu behar ditugun. Kasuren batean sendagilea bisitatze hori ezin geroratuzkoa da:
Libragarriak hartzea askotan jarri izan da auzitan. Idorreria kronikoa duten pertsonek beren kabuz botikak hartu ohi dituzte, seguruenik, arazoari aurre egiteko erarik okerrena dela jakin gabe: epe luzera, libragarrien dosia handituz doan heinean larriagoa da idorreria. Oraingoz behintzat, horrelako botikez eta elikaduraz eginiko ikerketek ez dute behar bezala egiaztatu idorreriaren kontra lasaigarriak hartzea komeni denik.
Hamaikatxo libragarri-multzo daude: masa-osatzaileak, leungarriak, osmotikoak, hesteen mugikortasunaren eragileak, azukre-deribatuak, ondeste-bidezko lasaigarriak... Horien alboko eraginak nabarmenak izan ohi dira: horietakoren batek tolerantzia eta mendekotasuna sortzen dute, idorreria larriagotuz; beste batzuek sabeleko mina, goragalea, ondesteen hazkura, gorotz likidoak, trastorno elektrolitikoak... eragiten dituzte.
Erditzeagatiko idorrerian, zuntzez osaturiko gehigarriak lagun dezaketen arren, errizino-olioa daukaten lasaigarriak, ahoz hartzeko olio mineralak eta gatzezko lasaigarriak guztiz kontrakoak dira. Sendagileak kontrolaturik eta noizean behin, lasaigarri leungarriak edo azukre osmotikoak har daitezke.
Laburbilduz, hobe da lasaigarririk ez hartzea; premia larria nozitzekotan, sendagileak hala agindurik bakarrik hartuko dugu: hark erabakiko du kasuan kasurako lasaigarri-mota egokiena.
Idorreria diagnostikatzea erraza da; nekosoagoa, horren zergatiak zehaztea izaten da. Lehendabizi, beste gaitz baten ondorio izatea baztertu behar da. Horrela izatekotan, beste gaixotasun hori tratatu behar da. Patologia hori sendaturik, libratzeko zailtasunak ere desagertuko dira. Idorreria primario denean (hau da, beste gaitz baten ondorio ez denean), ordea, hurrengo aholkuak bete daitezke, lagungarri gisa:
katzen diren elikagaiak:
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa