Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Bi erabiltzaile abokatu batengana jo zuten, beren interesen alde jardun zezan. Auzia galduta, abokatuak Espainiako Epaitegi Gorenaren aurrean helegitea jartzea aholkatu zuen. Horrela ezin zuten baina epea amaitu ondoren. Beraz, Epaitegiak autoa eman zuen, auzia amaitutzat emanik. Abokatuaren jarduera arduragabetzat harturik, bi bezeroek haren eta beren aseguru-konpainiaren kontrako demanda aurkeztu zuten, helegitean eskatu nahi zuten kopuruaren pareko indemnizazioaren eskean (36.000na euro bakoitzarentzat). Epaitegi Gorenak, 2003ko ekainaren 4ean emaniko sententzian, auzitan dagoena ez da abokatuaren zabarkeria; aitzitik ordea, eraginiko kalte-ordainengatiko indemnizazioaren munta zehazteko unean planteatzen dena, aurrera egitekotan, helegite hark arrakasta jazotzeko izan zitzakeen probabilitateak dira. Azkenean, Gorenaren ustez helegiteak aurrera eginez gero nolako arrakasta izan zezakeen jakitea ezinezkoa izaki, beren arazoa jorratua izateko aukera galarazi egin zitzaienez, kalte moral horrengatik abokatua eta aseguratzaileak kondenatu zituen, hamabina mila euro ordain ziezazkioten bezero biei.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa