Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Sendagileen okerreko jarduerak herrentasun kronikoa eragin

 Eski-istripu batean jasaniko tibiaren hausturagatik, pertsona hura larrialdi zerbitzuan sartu eta ondoren Bartzelonara eraman zuten, aseguru-konpainiako sendagileak azter zezan. Hiru ebakuntza egin zizkioten baina emaitza onuragarririk gabe; azkenean beste sendagile batengana joan behar izan zuen. Gorabehera haietatik betirako herrentasuna geratu zitzaionez, hasierako sendagile hari eta aseguru-konpainiari kalte-ordainak eskatzea deliberatu zuen pazienteak, bata zein bestearen jarduerak arduragabetzat hartuta. Espainiako Epaitegi Gorenaren arabera, 2003ko maiatzaren 8an emaniko epaian, sendagilearen obligazioa bitartekoei dagokie eta ez emaitzei baina, sendagilearen jarduera kalifikatzeko, tratatu beharreko lesioa edo gaixotasuna eta tratamenduaren emaitza proportziozkoak diren ala ez hauteman beharra dago. Kasu honetan, Gorenaren arabera, sendagilearen jarduera denboran luzatu zen, hainbat ebakuntza egin zitzaizkion pazienteari eta azkenean betirako ondorea utzi zitzaion, gainera. Erorikoa eta lesioa ez ziren larri-larriak izan baina azken emaitza -betirako herrentasuna- neurrigabekoa denez, zabarkeriazko jarduera hautematen da. Ondore horren kausa sendagilearen okerreko egintza izan denez, pazientearen salaketa aintzat hartu eta fakultatiboa indemnizazioa ordaintzera kondenatu dute.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto