Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
EROSKI CONSUMEReko kanalak
Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Bidai agentzia baten bitartez bi lagunek Madril-Amsterdam hegaldia kontratatu zuten. Hegazkinaren motorrean izaniko matxura batengatik, hegaldia zortzi orduz geroratu zen. Amsterdamgo aireportura ekipajea galdua zegoen eta ez zuen berreskuratu beste zazpi egun igaro arte. Beraz, konpainiaren kontrako salaketa aurkeztu zuten. Asturiasko Entzutegiak 2002ko urriaren 22an emaniko sententzian xedatu zuenez, bidaiarien airezko garraioan jasaniko atzerapenaren arduraduna konpainia hori da, matxuraren garrantziaz zein hauteman zen data eta orduari zegokionez, inongo frogarik ez zuen aurkeztu, ezta gertaturiko atzerapen latzaren justifikaziorik edo matxuratutako hegazkinaren ordez beste bat ezartzeko ezintasunaren frogarik ere. Hegaldiaren gerorapen larria, Amsterdamgo aireportuan izaniko gertakariak, helmugara ia hogeita hamar ordu geroago iritsi izana, joan beharreko kongresura iritsi ezin izana eta ekipajearen galera kontuan izanik, Entzutegiak konpainia kondenatu du eragindako pertsona bi horiek 3.155 euroz, kalte moralengatik, eta parte hartu ezin izan zuten kongresuan ordainduriko kopuruaz indemnizatzera.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa