Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Txakurrak hozka egin zion

Arestian, jabearen zain, supermerkatu baten atean loturik zegoen txakurrak hozka egin zidan. Inondik ere ez nuen txakurra ukitzeko imintziorik egin baina berak, besterik gabe, enegana jauzi egin eta eskuan kosk egin zidan, hatz-koskorrean dezenteko ebakia eginez. Beraz, anbulatoriora joan nintzen: bertan puntuak eman eta eskua bendatu egin zidaten. Jabea salatu egin al dezaket? Non egin behar da salaketa? Horren eraginez indemnizaziorik eman al liezadakete edo ez du merezi deus egitea?

 Espainiako Kode Zibileko 1.905 artikuluak dioenez, animalia batek eragin ditzakeen kalteen arduraduna haren jabea da, nahiz hark nagusiari alde egin dion edo honek animalia galdu duen. Erantzukizun hori agortu egiten da kalte hori halabeharrez edo biktimaren erruagatik gertatu bada. Areago, animaliaren jabea arduradun izango da haren zaintza hirugarrengo baten eskuetan utzi duenean ere. Kaltea, txakurra hirugarrengo baten ardurapean dagoela gertatzen bada, jabea eta hirugarrengo hori izango dira solidarioki arduradun. Txakurraren arraza edo bestelako ezaugarriengatik arriskutsutzat hartua baldin bada, jabeari isuna ere ezar dakioke. Arriskutsu gerta litezkeen animalien edukitzearen Erregimen Juridikoari buruzko 50/1999 Legeak xedatua duenez, arriskutsu gerta litezkeen txakurrak espazio publikoetan izan eta bertatik ibili ahal izateko, bi metro baino gutxiagoko uhala eta arraza horretarako egoki den muturreko homologatua baliatu behar dira. Gure iradokizuna: bidali txakur jabeari bureau-fax bat, jaso izanaren adierazpen eta guzti, zuk jasaniko kalte-galerengatiko indemnizazioa planteatuz eta akordio batera iristeko gomit eginez. Baliteke txakurraren jabeak honelako ezbeharretarako erantzukizun zibila aseguru konpainia batekin babestua izatea, are etxebizitza-aseguruarekin batera. Negoziazioak antzu jazotzen badira, judizio zibil edo penalera jotzea plantea daiteke. Orientazio gisa, sendatze-prozesuan (baita, ohiko eginkizunak egiteko ezindurik egokituz gero, ezintasunean) emaniko egun-kopuruaren araberako indemnizazio bat eska daiteke; beste bat, era berean, ondorioengatik, hala nola orbanengatik edo mugitzeko eragozpenengatik.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto