Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Auzoak eskegitzen dituen maindireak, beheko balkoiraino

Goiko auzoak (ni lehen pisuan bizi naiz) maindireak zabal-zabal eskegitzen dituenez, ene zabaltokiraino iristen dira. Ene arropa zabaltzea galarazteaz gainera, balkoiko bista ere eragozten dit. Hainbatetan eskatu izan diot arropa dagokion altueraraino bakarrik zabal dezan, baina alferrik, ez baitit jaramonik egin. Areago, duela hogei urte egin genuen trastetegi txiki bat kenduko didala amenazoka ibili zait, obra egin genuen patioa komunitate osoarena dela baitio. Trastetegia ken ote diezadakete? Zer egin dezaket auzoaren arropak eragozpenik sor ez diezadan?

  Patioa komunitatearen elementua da baina, kontsultako testutik ondorioztatzen denez, irakurlearen etxebizitzatik sartzen da trastetegira eta berak bakarrik erabiltzen du. Patioan, egitura edo itxura aldaraziko liokeen obrarik (trastetegi bat, adibidez) egin ahal izateko Jabeen Batzordeak aho batez emaniko baimena eskuratu beharra dago; baimen hori, nonbait, ez eskatu zen, ez eman zen bere garaian, obran hasi aurretik. Hortaz, berariazko baimenik gabe eginiko eraikuntza da trastetegia, izatez onartutakoa omen da, denen begi-bistan baitago eta komunitateak ez du helegite judizialik egin haren kontra hogei urte honetan; baina hori ezin har daiteke isileko erabakitzat, nahiz eta epaitegiek kontuan hartzen dituzte horrelakoak komunitate osoak edo auzoren batek obra hori auzitegietan salatzen badu.

Bigaren kontuari goazkiola, patioaren erabilera esklusiboa denez, patio horretarako leihoak dituzten goiko etxebizitzetako jabeak argi eta bisten eskubideen titular lirateke. Auzoaren jarrerak, dena den, onargarritik haratago omen doanez, komunitateko presidenteari eskatu beharko zaio kontu hori Batzordearen hurrengo bilerako gai-zerrendan sar dezan, auzoari jokaera alda dezan eskatzeko. Ez zaio auzitan jartzen arropa zabaltzeko eskubidea, baina zabaltze hori gainerakoen balkoi eta leihoak eragotzi gabe egin daiteke eta egin behar da, arropa behar bezala tolestuz eta, borondatez, inolako substantzia edo tresnarik baliatu gabe.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto