Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Teknologia Berriak

Λ

Segurtasuna: PC-a babestea

Giltzaz itxi beharko gure ordenagailua, etxea bezala

  Eguneroko jarduerak edota kirolak, adibidez, normaltasunez onartzen eta pairatzen ditugun hainbat arrisku biziarazten dizkigute. Teknologiak, bere aldetik, gure artean barruraino eta ziztu bizian sartu delarik, segurantzi alorreko hamaikatxo arriskuren aurrean babesgabe utzi gaitu. Kaleratzean etxeko atea giltzaz ixten dugun legez, ordenagailua ere babestu beharko dugu aurrerantzean, bertan pilaturiko informazioa zaintzearren. Are eta gehiago Internetera konektatuak bagaude. Ez gaitezen alarmista izan, dena den: Sarearen arriskuek informazioaren segurantziari bakarrik dagozkio eta, behar bezalako neurriak hartuz gero, "atzerritar" baten balizko erasoari edo birus baten ez horren balizko zoldurari saihets egin ahal izango diogu. Nolanahi ere, ez dugu horren zain egon behar amenazoaz kontziente izan eta martxan hasteko.

Segurtasun arazoen arrazoi nagusia, aparatuaren edo programen akatsen gainetik, erabiltzailearen informazio eta trebakuntza eskasa. Erabiltzaileak, izan ere, Sarean konektatzeko eta Informazioaren Gizartean sartzeko gonbitea hamaikatan jaso duen arren, bere ekipoaren segurtasunaren arduradun bakarra bera dela aurkituko du luze gabe.

Lehen defentsa-lerroa

Interneten gehien erabiltzen den tresneriaren arriskuak mugatzen dituzte noiznahi altxaturik mantendu beharreko babes-hesiek. Arrisku behinena, zalantza izpirik gabe, posta elektroniko bidez iristen zaizkigun birusak dira. Horien aurrean geure burua babestea eta haien ugaltzea galaraztea ia-ia ezin saihestuzko obligazioa du internautak.

Sarean barrena hara-hona dabiltzan hamaika "zomorro" -birusak, arrak, troiarrak, etab.- horien kontrako txertoa eskuratu behar du erabiltzaileak: antibirus eguneratua eta biber-hezkuntza pittin bat. Aurrenekoa lortzeko aski da inbertsio txiki bat egitea edo fabrikatzaileek online ezartzen dituzten lanabesak (www.virusportal.com, adibidez) maiztasun finko batez baliatzea. Bigarrenari dagokionez, informazio pixka bat, oinarrizko bi arauotan laburbildurik: ezagutzen ez ditugunek bidalitako mezuen aurrean mesfidati jokatzea eta, batez ere, gure konfiantza osokoa ez den artxibo erantsirik ez irekitzea inola ere.

Emaila Sareko izurrite handietako beste batekin ere lotua dago: jaso nahi ez ditugun publizitate-mezuak (spam). Trebakuntzak hemen garrantzi handiagoa du spam-en kontrako tresnak ez baitira zeharo eraginkorrak (mutur batetik bestera: "zabor" gehiegi pasatzen uzten dute edo, bestela, lagunen mezuak suntsitzen dituzte). Internauta trebeak badaki buzoia garbi mantentzeko helbide elektronikoa ez diola nornahiri eman behar, albiste-taldeetan edo foroetan ez du sekula ezartzen bere benetako helbidea eta ez du inola ere birbidaltzen mezurik katean edo birusen gaineko ohartarazpenak egiaztatu aurretik. Doako helbide bat eskuratzea komeni izaten da (Yahoo.es edo (Mixmail.com firmek eskaintzen dituztenak, adibidez), zalantzarik izatekotan horixe baliatzeko; buzoi pertsonalaren berri, gertueneko internautei bakarrik emango zaie.

Erabiltzaileak sarearekin duen harremana estutuz doan neurrian segurantzi gradua ere altxatuz joan behar du. Adibidez, ADSL abiadura handiko konexioa kontratatzean hartu beharreko lehen neurria firewall (su-etena) jartzea izango da. ZoneAlarm ( www.zonelabs.com) eta antzeko programen oinarrizko bertsioak dohain deskarga daitezke eta Interneterako konexioa kontrolatzen dute: programaren batek informazioa Sarera helarazi nahi baldin badu edo kanpotik gure ordenagailura sartu nahi baldin badu norbaitek, alarma piztu eta gaztigatu egingo zaigu.

"Arrotzak" disko gogorrean

Ekipoaren osotasunaren kontrako amenazoak, posta elektronikoaz gainera, baditu beste hainbat alderdi ere: bat-bateko mezularitzaren, programen deskargaren, artxiboen trukatzearen bidez edo nabigatze hutsean ere irits daitezke arerioak.

Web gune batzuk gauza dira nabigatzailearen hasierako orria aldatzeko, faborito berriak eransteko edota nabigazio-barrak instalatzeko, hori dena erabiltzailearen baimenik izan gabe. Beste batzuek, are eta kaltegarriagoak, Interneterako konexioaren norakoa aldatu egiten dute, 906 zenbakidun telefono batera zuzenduz: horrela, telefono faktura zeruraino doa. Interneten gehien salatu den iruzurretako bat hauxe delarik, konexio-programak ("Sarerako telefono-konexioa") 906 hasiera duen zenbakirik markatzen ez duela segurtatzea komeni izaten da.

Saretik deskargatzen diren erabilera mugatuko Shareware izeneko programekin ere kontuz ibili beharra dago: horiek instalatzean oso litekeena da PC-a programa ezezagunek "infektaturik" gertatzea, instalazioak dirauen bitartean erabiltzaileak letra txikia irakurtzen ez badu. Sistema horiek eskatu gabeko publizitateaz josten gaituzte edo, bestela, internautaren mugimenduez informazioa bidaltzeko espioitza-aplikazioak (spyware) dira. Horien eragin kaltegarriak indargabetzen dituzten doako programa jakin batzuk baliatzea komeni izaten da; eraginkorrenetako bat Lavasoft-eko Ad-aware da (www.lavasoft.com).

PC-a, azken-azkenean

Nekez aurki daiteke komertzializatzen hasi eta handik gutxira eguneratu behar ez den programarik. Fabrikatzaileak eskuarki bezeroari programan akatsik hauteman duela jakinarazi eta horretarako konponbidea ematen dio. Nolanahi ere, fabrikatzailearen web orria aldian behin bisitatu behar izaten du erabiltzaileak, bere ekipoari komeni zaizkion eguneratzeak ezagutzeko (horietako asko, programa akastunen zuloak estaltzen dituzten partxe hutsak baizik ez dira). Microsoft-ek daukan orri bat (http://v4.windowsupdate.microsoft.com/es/) erabiltzaileek derrigor bisitatu beharko dute, beren ekipoa era guztietako arriskuen biktima izaterik nahi ez badute.

Segurtasun kanpainak
www.seguridadenlared.org

  Internauten Elkarteak PC-ak birusetatik garbitzeko, baimenik gabeko sarrerak ekiditeko, intimitatea bermatzeko eta segurantzi tresneriaren erabileraz internautak trebatzeko lau kanpaina sustatu ditu.

Laborategia
www.hispasec.com

  HispaSec Sistemas firmak 1998 urteaz geroztik "egunean bat" izeneko zerbitzua mantentzen du: amenazo berriak ezagutu eta aurre nola egin asmatzeko, informazio teknikoa ematen duen zerbitzu hori biziki baliagarria da.

Aitzindariak
www.kriptopolis.com

  Online aldizkari hau 1996 urtean hasi zen zifratzeen gaineko programez espainierazko informazio-zuloa estaltzen. Sail mugatu hura segurtasun orokorrerantz zabalduz etorri da.

Etsaiak

Internetera konektaturiko PC-aren amenazo behinena "kode gaiztoa" (malware) da. Generikoki birustzat hartzen bada ere era batzuetako moldeetako programak dira, desberdinak denak baina, bata besteari erantsita, kalteak eragin ditzakete.

  • Birusak, sisteman ezkutatzen diren programa informatiko txikiak izanik, ugaldu egin daitezke programa handiagoak infektatzeari esker. Gu konturatzeke barneratzen dira gure sisteman eta, bertatik, eragozpen txikiak edo informazioan ezin konponduzko kalteak eragin ditzakete.
  •  Arrek, berriz, ugaltzeko ez du zertan beste artxiborik infektatu: bere buruaren kopia egitea aski du eta. Denetan ohikoenak posta elektronikoko mezuan iristen dira eta, exekutatzean, helbide-liburuko kontaktu guzti-guztietara igorriko ditugu, nahi izan gabe igorri ere.
  • Troiako zaldi edo troiarrak ditugu denetan arriskutsuenak: gure ordenagailuan finkatuz gero, beste norbaiti gure ordenagailuaren kontrola hartzeko bidea emango diote.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto