Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Psikologia

Λ

Haurrak eta ikasketak: Eskola-fobia, egia handia

Beldur larriena ez du sortzen eskolara joateak, etxebizitza utzi eta familiatik urruntzeak baizik

  Haurraren bizitzan, lehen-lehenengo urteetan, bigarren etxebizitza bilakatu da eskola: giro horretan haurraren nortasuna nolazpait eraldatu eta geroagoko bizitzan erabateko eragina izango duten eskarmentuak biziko ditu. Eskolan estreinakoz agertzen den umeak babes osoa eman dion famili girotik erauzita ikusten du bere burua eta, bat-batean, bestelako bizimodua egin behar duela kausitu du: giro berri horretan helduen arreta-tarteak, jolasak, gaiak eta den-dena haur guztiekin partitu beharko ditu.

Lehendabiziko eskola-bizipenak jolas gisa bizi nahi ditu umeak, baina aurrean arerio edo kontrako diren haurrak topatu ditu: horiexek sortaraziko dizkiote lehen atsekabeak eta liskarrak, gizartean gizaki gisa jokatzen hasita. Luze gabe aurkituko du (seme edo alaba bakarra bada, batik bat) mundua ez dagoela berarentzat bakarrik egina, tristeziaz, etsipenez edo oldarkortasunez aurkitu ere eta, ondorioz, helduen arreta erakartzeko ahaleginetan emango du denbora askotxo, gainerako haurrekin lehian. Sentsazio horiek zenbaitetan biziki bortitzak direlarik, haurrak eskola-fobiaren agerpenak erakusten ditu: errepikapen-negarra, insomnioa, elikaduran trastornoak, esfinterrak ongi ez kontrolatzea eta beste hainbat.

Eskola-fobia zer den

Sindrome horren bereizgarria, eskolara joatearen aurkakotasun nabarmena da eta, balizko gorabeheraren bat dela medio, beldur irrazionala agertu ohi da haurrarengan. Hona horren sintometako batzuk: sabeleko mina, goragalea, diarrea, buruko mina, zurbiltasun eta ahuldadea. Seinale horiek goizean agertzen zaizkio umeari, eskolara joan aurretik eta, eskuarki, eskola amaitu baino lehenago desagertzen dira; asteburuan eta jaian ere ez da horren aztarrenik hautematen. Fobia, berez, beldur-mota bat da eta ezaugarri hauek izaten ditu: ez da proportzionala beldurrezko erantzuna sortarazten duen erantzunarekiko, objektiboki arriskutsu ez diren estimuluekin loturik ohi dago, arrazionaltasunez ezin suntsi daiteke (borondatezko kontroletik haraindikoa delako), iraupen luzekoa izaten da, ekidite-erantzunen arabera haurraren eguneroko bizimoduan eragin latza izaten du eta, sarrien, 4 eta 8 urte bitartean agertu ohi da.

Fobiak, haurtzaroan, honela sailkatzen dira: trastorno fobikoak (berariazko fobiak eta eskola-fobia), ekidite fobikorik gabeko antsietate trastornoak (banantzeagatiko antsietatea eta gehiegizko antsietatea) eta bestelako antsietate trastornoak (trastorno obsesibo-konpultsiboa eta antsietate eta depresioagatiko trastorno mistoa).

Eskola-fobia, horrekin loturiko beldurren bat dela medio, eskolara joatearen aurrean haurrak nozitzen duen arbuio luzatua da. Ez da bat ere arrunta eta, gehienbat, 3 eta 4 urteko haurretan (baita 11 edo 12 urteko umeetan) gertatzen da, mutikoek neskatoek baino larriago pairatzen dutelarik. Haur txikienetan bat-batean agertzen da fobia-mota hau, baina nerabe eta helduetan pixkanaka nabarmentzen hasten da, intentsuago izaten da eta pronostiko larriagokoa ohi da. Eskola-fobiarekin batera (lehenago ere bai) antsietatearen sintoma fisikoak (takikardia, loaren trastornoak, apetituaren galera, zurbiltasuna, goragaleak, buruko mina) eta eskolarekin loturiko ondorio kaltegarrien iragarpena azaltzen dira; baita, gehienetan, amarekiko mendekotasun handi-handiko harremana eta zehaztu gabeko beldurren ugalpena (iluntasuna, hotsak, etc.). Emaitza- ekidite-jokamoldea da. Eskola-fobia beste hainbat trastorno klinikori lotua dago, hala nola depresioari eta auto-estimazio eskasari.

Eskola-fobia bideratzen dutenak

  Gurasoen antsietate- edo depresio-alorreko trastornoak, eskola-giroarekin zerikusia duten hainbat faktore (irakasle baten edo haur bat edo batzuen beldur izatea, adibidez) edo bizipen kaltegarriak (gaixotasun luze bat edo gurasoak banantzea, esate baterako). Eskola-fobia agertzeak azpian berariazko fobia (jolasartean zauriturik gertatzeko beldurra), fobia soziala (barregarri gertatzeko beldurra), trastorno obsesibo-konpultsibo (zikindurik agertzeko beldurra) edo banantzeagatiko antsietateren bat badagoela adierazten du maiz. Horrelakoetan kasua psikologoak tratatzea izaten da komenigarriena, terapiaren bidez.

Eskolara joateko beldur irrazionala nozitzen duten haurrek hamaikatxo bizipen senti ditzakete: bere gelan bakarrik geratzen badira seguru ez sentitzea, gurasoekiko gehiegizko atxikimendua erakustea, gurasoengatik kezka larriegia nozitzea (amak min hartzeagatik, adibidez), lo egiteko zailtasunak izatea, lokamutsak nozitzea, animalia, munstro edota lapurren aurrean gehiegizko ikara agertzea, iluntasunean bakarrik geratzearren izutzea edo, eskolara joanarazten zaienean, kasketa harrapatzea. Beldur larriena ez du sortzen eskolara joateak, etxebizitza utzi eta familiatik urruntzeak baizik. Haurra estreinakoz eskolara egun osorako doanean hainbat sintoma erakusten ditu: sabeleko mina, adibidez. Gurasoen laguntzari esker, ikara eta sintoma horiek aurki desagertuko dira baina oso litekeena da hurrengo urteetan, oporraldien ondoren edo gaixotasunaren ondorengo eriondoan ere ostera agertzea.

Angustia krisiak

Haur batzuek horrelakoak nozitzen dituzte gurasoengandik urruntzen direnean. Koadro klasikoa antsietate handiko, lotsati eta menpekoegietan agertzen dira, ama autoritarioegi edo adeitsuegia bada eta aita, berriz, pasibo hutsa. Horrelako amak, maiz, haurra berarengandik urruntzearen beldur direlarik, txikiari beren antsietatea transmititzen diote. Eskolara joatearren haurrak zenbat eta angustia larriagoa nozitu, hainbat kezkatuko da ama haurraren angustiagatik eta, horrela, zirkulua osatuko da, amaren antsietateak umearengan eragina izaki, eta alderantziz, banantzeak sortarazitako sintomak okerragotuz.

Zenbaitetan koadro hori gorabehera jakin batek azkartzen du, hala nola ikastetxean izaniko bizipen atsekabeak, gaixotasunak, etxera ekarritako ume txikia edo senar-emaztearen arteko eztabaidak. Gurasoak banantzeagatiko beldurra eskolan proiektatuko da eta toki hori arriskutsu izango da aurrerantzean, haurra zigorra edo erasoa jasango duen beldur baita.

Nola jardun eskola-fobiaren aurrean

pediatrarekin, gaixotasun organikorik behintzat ez dela segurtatzeko

  • Gurasoek onartu behar dute (horrela izatekotan) haurra lotuegi eduki dutela eta lehenbailehen bidali behar dutela eskolara.
  • Gurasoetako bat haurrarekin gelaraino joan daiteke; areago, bertan une batean izan daiteke haurraren aldamenean.
  • Kasuren batean, eskolara iristeko ordutegia aldatu, beste irakasle bat ezarri edo, agian, haurra beste ikastetxe batera eraman beharko da.
  • Sabeleko min edo antzeko sintomengatik umeak etxera joatea eskatzen baldin badu, ikastegiko osasun-zerbitzukoek aztertu beharko dute, min horiek egiazkoak diren ala ez erabakitzeko.
  • Ikara irrazionalen eta fobien kausak, dena den, eskola-arbuio hutsa baino askozaz ere arazo sakonagoak izan daitezke. Horrenbestez, espezialistak balioztatu beharko du arazoa konpontzeko aholku egokiak aski diren edo prozesu terapeutiko sakon eta luzeagoa burutu beharko den.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto