Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Segurtasuna ikastetxean: Espainia osoko 208 zentro aztertu ditugu: Segurantziaz, hiru ikastetxetik bik ez dute proba gainditu

Bisitatu ditugun zentroen %32k bakarrik gainditu dituzte azterketako sail guztiak

  Pertsonak biltzen dituen eraikin edo zentroa seguru izateak eta aplika dakizkiokeen arauak betetzeak garrantzi handia badu ere, adin txikikoak bereziki babesgabeago direnez, ikastetxeetan segurtasuna ezinbesteko faktore bihurtzen da. Urtero-urtero iristen zaizkigu ikastegietan gertaturiko istripu eta ezbeharren albiste larriak. Gertakari dramatikoak bakanak diren arren, sasoi guztietan haurrek nozitzen dituzten istripu txikiak lazgarri gertatzen zaizkie gurasoei: kolpeak, zauriak, erorikoak, bihurdurak...

Ezbehar horiek guztiak umeen bihurrikeriaren eta txikienek neurri zuhurrak ez hartzearen ondorio hutsa ote dira, ordea? Bestela esan dezagun, haurren istripu-arriskua ahal den heinean gutxitzeko neurriak hartzen al dituzte ikastegiek? Funtsean, gure galdera, guraso askorena bezala, hau da: gure seme-alabak egunero hartzen dituzten ikastetxeak behar bezain seguru dira?

Galdera horien ihardespen bila CONSUMER-ek txosten batean Espainiako haur-eskola, lehen eta bigarren irakaskuntzako 208 ikastegitan (120 publiko, 73 pribatu hitzartu eta 15 pribatu) segurtasuna nola dagoen aztertu du, Madril, Bartzelona, Malaga, Valentzia, A Coruña, Bilbo, Iruñea, Alacant, Donostia, Gasteiz, Almería, Oviedo eta Murtzian, bertan eginiko bisitaren eta banan-banan erantzuniko galdategiaren bidez.

Lanean hasi aurretik, Espainian segurtasun gaietan indarrean dagoen eta eskola-zentroetan aplikagarri den legeria aztertu genuen (2177/1996 Errege Dekretua, urriaren 4koa, Eraikinetan Suteen Kontrako Babespen baldintzei buruzkoa eta beste hainbat arautegi); horrela, segurtasun gaietako adituen laguntzaz, aztertu beharreko alderdiak ezarri ziren. Bisita horiek uztailaren hasieran CONSUMER-eko teknikoek halakotzat identifikaturik egin zituzten, eta ikertu beharreko ikastegiak proposaturiko enplegatu batek bertako instalazio guztietarako ateak zabaldu zizkien: patioa, sukaldea, jangela, gimnasioa, ikasgelak...

Txostenak bi atal ditu: batetik, zentroko instalazioen kokapena (kanpo aldeko patio eta jolastokiak, ikasgelak, komunak, gimnasiak, jangelak, sukaldeak, etc.) eta, bestetik, prebentzioa: prebentzio-sistemak, sute edo ezbehar larrien simulazioak, ezbeharrik gertatzekotan jarduteko prozedura eta protokoloak, ikasle-irakasleak eta irakaskuntzan ez diharduten langileak trebatzeko planak, etc. Bisitan, teknikarien arreta-gune nagusia, eraikinaren ebakuazioa egin behar izatekotan, har litezkeen segurtasun-neurrien multzoa eta ikastegiaz kanpoko eta eraikinaren barneko ikasleen osotasun fisikoa auzitan jar lezaketen arriskua izan zen.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto