Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Ikuzgailurako garbigarriak, likido eta hautsetan: Hautsetan hobeki garbitzen baina gehiago kutsatzen dute

Era guztietako orbanetan garbigarri denek huts egiten duten arren, bada alderik batetik bestera

Ikuzgailurako zortzi garbigarriak, banan-banan

DIXAN

  •   Garbigarria hautsetan 0,23 euro ikuzketako, hautsetako garbigarri merkeena denetan
  • Azterturiko zortzi garbigarrietan, prezioa eta kalitatearen arteko erlazio egokiena. Etiketarik osatuenetako bat. Zeoliten (kutsatzaileak) edukirik apalenetako bat (%4,1). Fosfatorik (oso kutsatzailea) gabea.
  • Ikuzte-eraginkortasun aldetik, oso ongi: garbitze-ahalmen handian eta arropa zuritzeko eraginkortasunean, nabarmen. Zuritasun-gradu egokia ematen du. Arropako koloreekin ez da biziki oldarkorra. Inongo ahulunerik gabea.
  • Ikuzketaren osoko kalitatea: ongi.

WIPP

  •   Garbigarria hautsetan 0,25 euro ikuzketako
  • Zeoliten (kutsatzaileak) edukirik apalena (%1,5). Fosfatorik (oso kutsatzailea) gabea. Ikuzte-eraginkortasun aldetik, oso ongi: garbitze-ahalmen handian eta arropa zuritzeko eraginkortasunean, nabarmen. Zuritasun-gradu egoki-egokia ematen du. Arropako koloreekin ez da biziki oldarkorra. Inongo ahulunerik gabea.
  • Ikuzketaren osoko kalitatea: oso ongi.

ARIEL

  •   Garbigarria hautsetan 0,27 euro ikuzketako, azterturiko laginetan garestiena
  • Etiketarik osatuenetako bat. Zeoliten (kutsatzaileak) edukirik handienekoa (%17,9). Fosfatorik (oso kutsatzailea) gabea. Ikuzte-eraginkortasun aldetik, ongi: garbitze-ahalmen handia du nabarmen. Arropako koloreekin ez da biziki oldarkorra. Inongo ahulunerik gabea.
  • Ikuzketaren osoko kalitatea: ongi.

COLON

  •   Garbigarria hautsetan 0,25 euro ikuzketako
  • Azterturiko laginetan kutsatzaileena: fosfatoak dauzkan bakarra (ugari-ugariak, gainera: %24,4). Ikuzte-eraginkortasun aldetik, ongi: garbitze-ahalmen handia du nabarmen. Zuritasun-gradu egoki-egokia ematen du. Arropako koloreekin ez da biziki oldarkorra. Inongo ahulunerik gabea.
  • Ikuzketaren osoko kalitatea: ongi.

DIXAN

  •   Garbigarri likidoa (jelea) 0,20 euro ikuzketako, zortzietan merkeena
  • Azterturiko lagin likidoetan, prezioa eta kalitatearen arteko erlazio egokiena Gainerako likidoak bezala, zeolitarik zein fosfatorik (gai kutsatzaileak) gabea. Ikuzte-eraginkortasun eskasa. Garbitze-ahalmen nabarmenki urria ("oso eskasa"). Zuritasun-gradu egokia ematen du. Arropako koloreak gehien babesten dituenetakoa. Hainbat alderditan, hobetu beharrekoa.
  • Ikuzketaren osoko kalitatea: onargarria.

WIPP

  •   Garbigarri likidoa (jelea) 0,21 euro ikuzketako
  • Gainerako likidoak bezala, zeolitarik zein fosfatorik (gai kutsatzaileak) gabea. Ikuzte-eraginkortasun eskasa. Zuritzeko ahalmen nabarmenki urria ("oso eskasa"). Zuritasun-gradu egokia ematen du. Arropako koloreak gehien babesten dituenetako bat. Hainbat alderditan, hobetu beharrekoa.
  • Ikuzketaren osoko kalitatea: onargarria.

ARIEL

  •   Garbigarri likidoa (jelea) 0,25 euro ikuzketako, zortzietan garestiena
  • Etiketarik osatuenetako bat. Gainerako likidoak bezala, zeolitarik zein fosfatorik (gai kutsatzaileak) gabea. Ikuzte-eraginkortasun onargarria. Alderdi onuragarria, jarduera entzimatiko bizia; kontrakoan, arropa zuritzeko eraginkortasunik eza. Zuritasun-gradu apala ematen du. Kolore-transferentziarik txikiena baina kolore-galera handia, arropa 20 aldiz ikuzi ondoren. Hainbat alderditan, hobetu beharrekoa.
  • Ikuzketaren osoko kalitatea: onargarria.

COLON

  •   Garbigarri likidoa (jelea) 0,20 euro ikuzketako, zortzietan merkeena
  • Gainerako likidoak bezala, zeolitarik zein fosfatorik (gai kutsatzaileak) gabea. Ikuzte-eraginkortasun eskasa. Alderdi kaltegarria, jarduera entzimatiko apala eta garbitze-ahalmen urria. Zuritasun-gradu handia ("oso ongi"). Arropako koloreekin, oldarkorrena. Hainbat alderditan, hobetu beharrekoa.
  • Ikuzketaren osoko kalitatea: ez da onargarria.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto