Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Eraikina burdinsare batez ixtea erabaki zuen gehiengoak

 Komunitate bateko jabekideen batzordearen gehiengoak eraikinaren ingurua ixtea onetsi zuenez, burdinsarea ezarri zuten, kanpoko pertsonak bertara hurrera ez zitezen. Erabakia bi boto disidenterekin hartu zen eta, areago, bietako bat emaniko jabekideak epaitegien aurrean akordioaren kontra jo zuen, erabakiari aho batez hartu beharrekoa zeritzolako. Epaitegi Gorenak 1960ko Jabego Horizontalaren Legea aztertu eta, 2003ko martxoaren 3an emaniko sententzian dioenez, elementu komunen eraldaketarik sortarazten ez duten aparteko obra beharrezkoak direnean, akordioa hartzeko gehiengo soila aski da baina elementu komunak aldarazten dituztenean, berriz, guztien adostasuna ezinbestekoa da. Kasu horretako obrak, ardatz mugikorreko ate mekaniko eta eskuzkoak jartzea ez ezik, harrizko itxitura eta argiteri elementuak instalatu behar izan ziren, hau da, ez zen ixteko horma soila. Hasieran irekia zen urbanizazio bat ixtea balitz kontua, sortze-tituluaren izaera aldatuko zen eta, hortaz, denen adostasuna derrigorrezkoa izango zen. Epaitegi Gorenaren aburuz, ordea, horrelakorik gertatzen ez denez, gehiengo soilarekin harturiko erabakia baliozkotzat jo zuen.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du