Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Udal ordenantzak telefonia mugikorreko antenen ezarpena mugatu egin zuen

 Albaterako (Alacant) Udalak onetsitako ordenantza baten arabera, etxebizitzetatik 100 metro eta ikastegi, osasun-zentro, geriatriko eta antzekoetatik 300 metro baino gertuago telefonia mugikorreko antenak ezartzea debekatu egin zuen. Telefónica Móviles eta Vodafone Móvil konpainiek ordenantza horren kontrako helegite administratiboak ezarri zituzten, antenak ipintzea arautzen zuten neurri haiek Estatuak xedatutakoak baino zorrotzagoak izatearren. Udalen eskuduntzari dagokiela, 2003ko martxoaren 17an emaniko epaian Espainiako Epaitegi Gorenak dioenez, administrazio lokalek distantzia fisikoa handitzeko eskumena dute eta horrek ez du zertan segurtasun gabezia juridikoa sortu. Osasuna babestea dela eta, mugapen horiek gehiegizkoak ziren edo ez, Epaitegiaren iritziz antena horiek lurzoru ez urbanizagarrian eta etxeetatik gutxienez 100 metrora instalatzeko obligazioa gehiegizkoa da, horrelako antenak etxebizitza-eraikinetan bertan ezarri behar direlako hain zuzen. Bestetik, ordea, ikastegi, osasun-zentro, geriatriko eta antzekoetatik 300 metro baino gertuago ezin instalatze horri ongi deritzo, osasunaren zaintzaren printzipioa betetzearren.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto