Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Adopzioaren baldintzak ez zituen bete Fundazioak

 Senar-emazteek Fundazio batekin harremanetan jarri ziren mexikar adin txikiko baten adopzioa gestiona zezan. Fundazioak trebakuntza, informazio, aholkularitza, laguntza, sostengu eta gainontzeko zerbitzuak eman behar zizkien gurasogaiei, 4.128 euroren truk. Neskatoaren adopzioa azkenean lortu zuten arren, Mexikon ziren bitartean senar-emazteek informazio, sostengu eta laguntza gabezia nozitu zuten. Gainera, adopzio espedientea osatu gabe iritsi zen Mexikora. Hori dela eta, Fundazioaren eta honen aseguratzailearen kontrako demanda jarri zuten guraso berriek, ordainduriko diru kopurua itzultzea ez ezik, Mexikon emaniko egonaldi luzearen ondoriozko zuzen eta zeharkako gastuak eta kalte moralengatiko indemnizazioa ere ordain zekizkiela eskatuz. Bartzelonako Audientziak, 2003ko otsailaren 10ean emaniko epaian demanda partzialki onartu zuen: Fundazioa eta aseguratzailea solidarioki kondenatu zituen, zerbitzu horien partida oso-osorik (2.107 euro) senar-emazteei itzultzera. Kalte moralak ere, benetan gertatu zirela dio Epaitegiak, interesatuak atzerriko herrialde batean informaziorik eta sostengurik gabe jardun behar izan baitzuten; beraz, Fundazioari 1.803 euro itzul diezazkien zigorra ezarri zion. Baina Mexikon emaniko egonaldi luzea ez zuen kaltegarritzat hartu.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto