Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
EROSKI CONSUMEReko kanalak
Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza
Erreminta sozialak
Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu
Konponketa-lantegi batera joan nintzen, autoari bigarren eskuko talka-leungailua ezar ziezaioten. Konponketa egiteko gehieneko aurrekontua egin baina, handik gutxira esan zidatenez, beraiek aurkitu zuten talka-leungailu polita: hura konpontzea eta lana, guztira, 100 euro kostatuko zitzaidan. Handik egun batzuetara berriro deitu zidaten: aurrealdeko talka-leungailu modukorik aurkitu ez zutenez, berria ipini behar: faktura, noski, gehienekora (717 euro) iritsiko zen. Ba al dut pieza hura jatorrizkoa izateko bermea lortzerik? Berritzat jarri didaten piezaren faktura exiji al diezaioket lantegiko arduradunari? Erreklamazio-orria eskatzeaz beste irtenbiderik ba ote dut?
Automobilak konpontzen dituzten lantegiek, konponketetan baliaturiko ordezko piezen jatorria eta prezioa egiaztatzen dituen dokumentazioa bezeroarentzat eskuragarri edukitzeko obligazioa dute. Lantegiek konponketetan erabiltzen dituzten piezek fabrikatzailearen marka era ikusgarri eta suntsiezinean agertu behar dute. Horrelako obligazioak 1457/1986 Errege Dekretuak jasotzen ditu eta, areago, konponketetan baliatzen diren elementu guztiak (pieza solteak edo multzoak) konpontzen ari den ibilgailuarentzat egokiak eta berriak izan daitezen behartzen du lantegia, salbuespen batez: kontsumitzaileak aldez aurretik eta idatziz bestelakorik onartu duenean. Horrelakoetan erabilitako piezak edo konpondu beharreko ibilgailuari berariaz ez dagozkionak baliatu ahal izango dira, baldin eta lantegiak idatziz konpromiso batzuk hartzen baditu: erabilitako piezak egoera onean daudela edo, bestela, ibilgailu horrentzat berariazkoak ez diren piezek behar bezainbesteko bermea ematen dutela ziurtatzea, alegia.
Kasu honetan lantegiari hiru dokumentu exijitu beharko litzaizkioke: xehekapenez desglosaturiko faktura, pieza berria dela bermatzen duen egiaztagiria eta bere ordainagiria. Justifikazio hori ez aurkeztekoan, une horretan bertan erreklamazio orria eskatu beharko litzateke, gorabehera guztiak idatziz uzteko. Administrazioaren iritziz, lantegiaren jokaera lege urratze administratiboa bada, lantegiari isuna jarriko zaio; interes partikularren ikuspegitik, ordea, zigor administratibo horrek ez dio kalte-ordaintzerik ondorioztatuko kaltetutakoari. Ikuspegi pribatu edo zibiletik, berriz, automobila beste lantegi batera edo peritu batengana eraman dezakegu, pieza hori benetan berria den informa diezaguten. Pieza erabilitakoa baldin bada, prezio-aldea erreklamatzeko aukera izango dugu buro-fax egiaztatu baten bidez, jaso izanaren adierazpen eta guzti; bigarren instantzian, epaitegietara jo.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa