Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Larruazala etengabe berritzen ari denez, mantenugaien ekarpenak ere jarraikia behar du izan
Larruazala egoera onean mantentzea herentzi faktoreen eraginak eta gaixotasunik (dermatitis, psoriasis eta antzekoak) ez izateak garrantzi handia dutelarik, haren itxura ederra guk eskaintzen diogun arretaren ondorio da, hein handi batean. Saihets egitea komeni diren alderdietako batzuk, babesik gabe eguzkitan luze egotea, aire egokitua, tabakoa, inguruneko kutsadura eta bizimodu desegokia (elikabide okerra, eserita bizi izatea, estres emozionala...) eta beste hainbat daude. Bizimodu egokia izan eta elikadura orekatua hartzea, aitzitik, biziki lagungarriak izango ditugu gure azala osasuntsu agertuko bada. Gure elikaduran, ura ez ezik, bitaminak (A, B, C eta E) eta mineralak ere (selenioa, zinka, burdina, etc.) sartu beharko ditugu.
Etengabe ari zaigu berritzen azala, 28 egunean behin aldatzen dugu eta. Pertsonak, bizitza osoan zehar, ehun bat kilo epidermis-zelula ekoizten omen ditu. Etengabeko larru-berritze horri aurre egiteko mantenugaien ekarpen jarraikia egin behar izaten dugu: ezinbesteko elikagai horien gabeziak, bestela, azalaren hazkuntzan eta itxuran alterazioak ondorioztatuko ditu. Horrenbestez, horien denen ekarpen zuzena bermatzen duen elikabidea larruazala osasun egoera egokian edukitzen, zimurrak prebenitzen edo urritzen eta freskotasuna mantentzen lagunduko gaitu.
Larruazalak biziki beharrezkoa duelarik, hidratazioa zuzenean edan zeharka irensten ditugun elikagaien urari esker erdiesten dugu. Izan ere, fruta eta barazki gehienek, 100 gramotik 90 ura dutenez, komeni izaten da horrelakoak elikabidean sartzea, era horretan eta ia konturatzeke, premiazkoa dugun ur gehientsua hartzen dugulako. Gogoan izan, likido galerak orekatu eta hidratazio-maila egokia mantentzeko, egunero 1,3 litro ur eta likido hartu behar izaten dugula. Horrela larruazala ederki hidrataturik egongo da eta kaltegarri dituen toxinak erraztasun handiagoz suntsituko ditugu.
Larruazal ederki egituratu eta leun mantentzeko nahitaezkoak diren mantenugaiez hornitzen gaituzte.
Non daude?
¿Qué aportan y dónde se encuentran?
Larruazalaren osasuna mantentzeko ezinbestekoak diren bitamina, mineral eta proteinak dauzkate.
Azalaren egoera onari eusteko derrigorrezkoa den zelula-berriztapenean esku hartzen dute. Landarezko elikagai gehienetan ditugu: barazki, fruta fresko, fruitu siku, labore, lekale, garagardo-legamia eta gainerakoetan ez ezik, animali jatorrizkoetan ere: gihar eta erraietan, arrain eta itsaskietan, arrautza eta esnekietan.
Non bilatu?
Nabarmentzekoak...
Larruazalaren funtsezko osagaiak dira.
Non bilatu?
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa