Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Proba praktikoa: turismo urbanoa: Turista nekez izaten du gogoan hiriak

Denetan okerrena, turismo bulegoetan eskaintzen den informazioa: azterturiko hamahiru hirietatik bostek bakarrik gainditu dute proba

  Aurtengo udan 16 milioi espainiarrek oporraldietako bidaia egingo dute eta, iazko joerak horretan segitzen badu, udatiar horien %97k Espainiako tokiren batera joatea aukeratuko dute, ahal dela beren erkidegoan bertan edo gertuko beste batean. Turista espainiarrek gehien baliatzen duten garraiobidea automobila da: hamarretik zortzik autoa hartzen dute oporraldietako helmuga hautatura iristeko; hamarretik bakar batek autobusa aukeratzen du eta gainerakoek hegazkina (%6) edo trena (%5) erabiltzen dute. Espainolak gutxi planifikatzen ditu oporrak: erdiek, hain zuzen, bidaian hasi baino 15 lehenago arte ez dute ia deus antolatzen. Hitz gutxitan, turista espainiarraren profila zehatz-mehatz definitzeko esan dezakegu atzerrira joaten ez den pertsona dela, automobilez bidaiatzen duela eta helbidera iritsitakoan informazioaren premia duela, abiatu aurretik inongo daturik jaso ohi ez duelako gehienetan.

CONSUMERek aztertu du Madril, Bartzelona, A Coruña, Malaga, Valentzia, Gasteiz, Bilbo, Donostia, Iruñea, Murtzia, Cadiz, Castelló eta Burgos hiriak zein neurritaraino kezkatzen diren turistarekin, bidaiariari eskaintzen zaionaz (turismo bulegoek) nolako informazioa ematen dioten eta turistari zenbateraino gertatzen zaion erraza hiriko gune interesgarrietaraino ailegatzea (toki horiek adierazten dituzten seinaleak, hiriko trafikoa eta garraio publikoak). Proba hori bertatik bertara egiteko CONSUMER-eko teknikariek (hiri jakin hori ezagutzen ez zutenak) bisitatu nahi duen hiri horretara turistak egiten omen duen ibilbide ohikoena egin zuten: automobilean iritsitakoan, erdiguneko hiru izarreko hotel batera jo zuten eta bertatik gertueneko turismo bulegora abiatu ziren. Hurrengo helmuga, hiriko museorik enblematikoena izan zen eta, ondoren, turismo bulegoan aholkaturiko aisialdi-gune edo erosketak egiteko gune apropos batera zuzendu ziren. Proba honetan lekualdaketa guztiak automobilean egin ziren.

  Ikerlan honetan ateratako ondorioetara begira, behintzat, hiria ezagutu gabe, eskaintza turistikoaz gozatu nahi duten bidaiariei hiria eroso eta erakargarri gertatzeko ahaleginetan dabiltzan langileen ospea ez da onik ageri. Bestela esateko, egitasmo turistiko edo kulturalez bisitatzen dituzten turistekin gutxi kezkatzen direla hiriak. Begira ditzagun datuetara: CONSUMERek ezarritako azterketa lau hirik bakarrik gainditu dute: Madril (bikain), Iruñea, Gasteiz eta Valentzia (onartzeko modukoak baino ez). Ondoren (onetik txarrera) A Coruña, Bilbo, Bartzelona, Murtzia eta Burgosek osaturiko tropelak proba ez du ozta-ozta gainditu; Donostiak eta Malagak "gaizki" kalifikazioa jaso dute eta Castelló eta Cadizek, azkenik, "oso gaizki". Atalez atal, turismo bulegoen %40k bakarrik gainditu dute (aise, Madrilgoak baizik ez). Helbideak aurkitzeko eta hirian barrena ibiltzeko erraztasunari dagokionez, azterturiko hirien %30ek bakarrik gainditu dute (Madril eta A Coruña, nabarmentzeko moduan). Emaitzarik hoberenak lorturiko atala, aukeratutako gune turistikoetatik gertuko garraio publikoen zerbitzuari dagokiona izan da: erdiek baino gehiagok gainditu dute, baina Burgos, Castelló eta Cadizek berriro kale egin dute.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto