Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Hondartzaz gozatzea: Eguzkia eta itsasoa: elkarrekin, lehergai

  Aurten ere, Espainiako 8.000 kilometrotako kostaldeko 3.000 hondartzetako bat bisitatuko du bertako eta atzerriko milioika turistak. Izan ere, udamineko eguzkiaren goriari ihes egiteko helmuga nahiena hondartza du jende askok oporraldiak gozatzeko: horren lekuko, espainiar hondartzetako batzuek egunero-egunero hartzen dituzten ia 50.000 bisitari horiek dira. Sarri, ordea, horren toki jendetsuetara biltzeak baditu kontrako alderdiak ere: gehiegizko ur eta eguzkia, bainulari oldeak eta hamaika ezbehar eta ezuste (intsolazioak, intsektu eta arrainen ziztadak, etc.) agertzen dira urte sasoi honetan, oporraldi bikainenen hondamena ondoriozta ditzaketen istripu eta eragozpenak eraginez. Are eta garrantzi larriagokoa: ez ahantzi itsasoa biziki arriskutsua dela eta, hortaz, uhinetan jolaste hutsak ere ezbeharra ekar dezake neurri aproposak hartu ezean.

Ingurune Hezkuntzarako Europar Fundazioak (IHEF) eta Ingurune eta Kontsumitzailearen Hezkuntzarako Elkarteak (IKHE) hondartza eta portuen kalitatea 1987az geroztik urtero balioztatzen dute eta erabiltzaileen segurtasuna, osasuna eta ongizatea bermatzeko bezain seguruak diren hondartzak Bandera Urdinarekin saritzen dituzte. Aurtengoan, "Prestige" ontziaren ezbeharrak Kantauri Itsasertzeko 17 hondartzaren itxaropenak hondoratu ditu, sari gutiziatsu hori irabazteko aukerarik izango ez baitute. Axolagabekeriaz jarduteko une aproposa ez delarik, eragindako hondartzei jarraipena egiteko baldintza zorrotzak ezarri ditu IHEF erakundeak. Horietako bat, adibidez, tokian tokiko udalak bandera urdina behin-behingoz jaitsi eta IKHE organismoari jakinarazi beharra, hidrokarburoen kutsaduraren aztarnarik hautematen badu. Kutsadura hori bigarren aldiz gertatzekotan, bandera behin betirako kendu beharko da. Hala eta guztiz, Espainiak (420 hondartza eta 97 portu saridun) nazioartean aitzindari segitzen du osotasunezko (hau da, hondartza eta portuen) bandera urdinen zerrendan: mundu zabalean daudenetatik, sei banderetako bat Espainian dago eskegita.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du