Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Eraikitzen ari zen etxebizitza baten salmentan aurretiaz emaniko dirua itzuli egin zioten

 Kontsumitzaile batek etxe-sustatzaileari eraikitzen ari zen txaleta erosi zion 300.000 eurotan, aurretiaz 222.000 ordaindu zituelarik. Sustatzaileak bidezko kausarik izateke obrak geldiarazi zituen eta, ondorioz, kontsumitzaileak kontratua indargabetzea deliberatu zuen. Horrela jakinarazi zion enpresa sustatzaileari notarioaren bitartez, baina kontua epaitegietara iritsi zen. Salerosketako kontratua baliogabetzat jo zuen epaiak, enpresa saltzaileak agindutakoa larriki bete ez izana ikusi baitzuen Auzitegiak, sinaturiko kontratuan aurreikusia zuen epean etxea entregatzerik ez zuelako izan. Handik egun batzuetara, kontsumitzaileak aurretiaz ordaindu zuen diruaren itzulketaren abal-emaile zen banketxea eraman zuen auzitara, baina banketxe hura ez zegoen konforme, sententzia behin betikoa ez zelako, epaiaren kontrako helegitea jarria baitzuen sustatzaileak. Epaitegiak 2003ko apirilaren 9an emaniko epaiaren arabera, abal-emaile den banketxeari kontsumitzaileak emaniko diruaren itzulketa eskatu ahal izan diezaion aski da kontsumitzaileak kontratua baliogabetzat jotzea, saltzaileak emaniko hitza bete ez duela egiaztatuz gero, epaia behin betikoa ez bada ere. Epaitegiak dioenez, erabiltzaileari beste demanda bat ezartzera behartu zitzaion, alferrik behartu ere; beraz, erosleak aurretiaz ordaindutako dirua itzultzera eta kostuak ordaintzera zigortu zuen banketxea.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto