Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Kutsadura akustikoagatik, diskotekako arduraduna presondegira

Eraikin bateko bizilagunek diskotekatik zetorren zarata aspaldi nozitzen zuten. Kontua jurisdikzio penaleraino iritsi zen, ingurugiroaren kontrako delitua egitearren. Bizilagunei eragindako kalteak frogatutzat jo zituen Epaitegiak: zarataren intentsitateak haur eta helduengan arazoak, loaren alterazioak, zefaleak, sumingarritasuna, etab. sortarazi zituela zioen 2003ko otsailaren 24ko epaiak. Udal ordenantzak onarturiko mugak biziki gainditzen zituelarik -dio Epaitegiak- osotasun fisikoa eta famili bizitza, bizilagunen ongizatea eta bizi kalitatea arrisku bizian jarri zuen burrunbak, denen osasunaren kaltetan. Hori dena zuzenbide penalean bete-betean sartzen denez, Kode horretako 325 artikulua (ingurugiroaren kontrako delituei buruzkoa) aplikatu behar da. Artikulu horretan, bereziki, hotsa sistema naturalen oreka eta osasuna kaltetu ditzakeen elementuetako bat dela jasotzen da; beraz, pertsonak, fauna, flora eta gune naturalak babestu beharrekotzat hartzen ditu. Kutsadura akustikoa sortzearren, akusatuak askatasunik gabe bi urte eta hiru hilabete emateaz gainera, isuna ordaintzera, diskotekan betetzen zuen lanean aritzeko gaitasuna galtzera eta kalteturiko bizilagunak indemnizatzera zigortu zuen Epaitegiak.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto