Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Kulunkan ari zen neskatoari pilastra bat gainera erori eta lesioak eragin zizkion

 Finka bateko nagusiak, bere etxerako sarreran (bide publiko batetik zentimetro batzuetara) pilastra bi eraiki zituen eta katea batez lotu zituen biak. Haur batzuek, bertatik igarotzean, katean kulunkan ibili ziren eta haietako bati pilastra bat erori zitzaion gainera. Neskatoak nozitu zituen lesio larriek ondorio latzak utzi zizkioten. Gurasoek finkako nagusia auzitara eraman zuten. Auzian frogaturik geratu zen pilastra haiek ez zirela behar bezain seguruak, nahiz eta eraikuntza hura segurtasun baldintza bereziez egin beharra zegoen. Pilastra erori zen neskatoa kulunkan ari zelako, baina horrek ez du esan nahi, Epaitegi Gorenak 2003ko otsailaren 13an emaniko epaiaren arabera, horregatik bakar-bakarrik erori zitzaiola; alderantziz, ondo eraikita ez zeudenez, neskatoaren jolasagatik pilastren artean sorturiko tentsioak ezbeharra sortarazi zuen. Horrenbestez, demandatuaren jokamoldea eta egindako kaltearen artean kausa-ondorio erlazioa bazegoela frogatutzat eman zuen. Demandatua arduradun dela dio epaiak eta, hortaz, jasaniko kalteengatik dirulaguntza eta kostuak ordaintzera zigortu zuen.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto