Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Jasotzen ez zuen ikastaroagatiko ordainagiriak kobratzen zizkion oraindik finantza erakundeak

Ikasle batek Opening firmarekin ingelesezko ikastaroa kontratatu eta Euro Crédito erakundearekin kreditu-lagapeneko kontratua izenpetu zuen, ikasketak finantzatzeko xedez. Kontratua Opening firmako instalazioetan sinatu zen bere argibideei jarraiki, hau da, aukera bakarra finantzatzea zen. Handik bi hilabetera Openingek ateak itxi zituen. Hala eta guztiz, finantza erakundeak aurrerantzean ere igorri zizkion ordainagiriak ikasleari, Openingek egoera konpontzeko deus egiten ez zuelarik. Azkenean, ikasleak epaitegietara jo eta irakaskuntza kontratua eta finantza kontratua baliogabetzat har zitezen eskatu zuen. Halaber, ordainduriko dirua itzul zekion ere eskatu zuen. Euro Créditok uko egin zion demanda onartzeari, Kontsumorako Kredituaren Legea aplikagarria ez zelakoan. Lege horrek xedatzen du kontsumo kontratua baliogabetzeak finantziazio kontratua baliogabetzea ondorioztatzen duela, kreditua ematen duena hornitzailea bera ez denean, alderdi bien artean aurretiaz harturiko akordioa dagoenean eta kreditua akordio horretan oinarriturik eman denean. Horrenbestez, Sant Boi de Llobregat-eko Auzitegiak, 2003ko otsailaren 8an emaniko epaian bi kontratuak baliogabetzat jo zituen eta Euro Crédito enpresari beste ordainagiririk ez igortzera, lehen unetik kobraturiko diru guztia itzultzera eta kostuak ordaintzera zigortu zuen.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto