Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
EROSKI CONSUMEReko kanalak
Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza
Erreminta sozialak
Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu
Lanera joateko, automobil askok darabilten bidea hartu behar izaten dut. Bide hori tarte batzuetan arrunt estua denez, ez dira sartzen aurrez aurre datozen bi automobil batera. Istripurik sortzekotan, derrigorrezko aseguruak bere egingo ote luke? Entzun dudanez, aseguru horrek ez du ezbeharra babesten pribatua edo zirkulaziorako egokia ez den bidean jazotzen bada. Nik ez dakit bide hori horrelakoa den, tarteka bi automobil batera igarotzeko bezain zabala ez baita.
Derrigorrezko aseguruak motordun ibilgailuen zirkulazioaren ondoriozko erantzukizun zibila bermatzeaz gainera, zirkulazioaren gorabeherek kalteturiko pertsona eta ondasunak babesten ditu, legeak ezarritako mugen barnean eta urtarrilaren 12ko 7/2001 Errege Dekretuan jasotako salbuespenak kontuan izaki.
Derrigorrezko aseguruaren aplikazio-eremuari dagokiola eta zirkulatzeko bideak zehazteko, "zirkulazio egintza" terminoa zer den jakin behar da. Goian aipaturiko Dekretuko 3. artikuluak dioenez, zirkulazio egintzak dira motordun ibilgailuen ibilerak sortarazten dituen arriskuaren ondoriozkoak, bai garaje eta aparkalekuetan daudenean, bai hiri barnean edo batetik bestera zirkulatzeko modukoak diren bide publiko edo pribatuetan dabiltzanean, baita, gaitasun hori agertzen ez badute ere, erabilera komunekoak diren bide edo lursailetan doazenean ere. Ez dira zirkulazio egintzak kirol proben ondoriozkoak, ezta, era berean, horretarakoxeak diren motordun ibilgailuek eginiko industria edo nekazaritzako lanen ondoriozkoak, goian aipaturiko bide edo lursailetan doazenean izan ezik.
Horrenbestez, kasu honetako bidea, publiko izan edo pribatu izan, zirkulatzeko modukoa da, erabilera komunekoa den bitartean (hau da, erabiltzaile kolektibitate mugatu gabeak erabilia). Beraz, zirkulazio egintza baten ondoriozko istripua derrigorrezko aseguruan sartzen da bete-betean.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa