Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Alzheimer gaitza duen aitaren ordez, beraiek egin nahi dute testamentua

Gure senideak Alzheimer gaixotasuna aski aurreratua du. Gure ustez, ez omen du testamenturik egin baina, jakin ahal izan dugunez, testamenturik ez dagoenean, zendutakoaren ondasunen parte galanta Estatuak eramaten du. Senide horren bi alabek notarioaren aurrean eginiko ahalordea daukate baina ez dakigu seguru aitaren izenean testamentua egin ote dezaketen.

  Testamentua egintza biziki pertsonala denez, ondasunak dauzkan pertsonak bakarrik egin dezake hil ondorengo banaketara begira; beraz, haren izenean hirugarrengo batek ezingo luke egin, ezta tartean notarioaren aurrean eginiko ahalordea edukita ere (foru-zuzenbide batetik bestera ñabardurak hautematen dira, dena den). EAE, Galizia, Nafarroa, Katalunia, Aragoi eta Balear Uharteetan dauden figura juridiko batzuei esker, ondasunen banaketan edo administrazioan (hirugarrengoen mesedetan) ahalmen handiagoak izenda daitezke, horretarako ahalordea erdietsiz gero. Nolanahi ere, kasu honetan alabek duten ahalorde hori ordezkotza hutsezkoa da eta, herentzia kontuetarako -are zuzenbide zibil berezietan ere- berariazko ahalordea edo berariazko izendapena lortu behar izaten da.

Heriotza kasurako, lehen urrats gisa senideek Erregistroan Azken Borondateen egiaztagiria eskatu behar dute. Heriotza-agiriarekin batera eskuratuko den horrek zendutakoak testamentua egin ote zuen eta, hala egin bazuen, testamentua baimendu zuen notarioa nor den jakiteko aukera emango du; horrela izatekotan, notario horrengana jo beharko da herentziaren irakurketa eta banaketa egitera. Testamenturik ezean, agiri gabeko ahalordetza zabaldu eta, lurralde eta ohiko zuzenbidearen eremuan, Kode Zibileko arauak aplikatuko lirateke. Kode horren arabera, lehendabizi seme-alabek eta ordezkoek jasoko dute herentzia, ondoren gurasoek eta aitzinekoek. Seme-alabek parte berdinak heredatzen dituzte eta, horietako bat hilda balego, horren seme-alabek heredatuko lukete. Ondorengorik (seme-alaba edo ilobak) ezean, zendutakoaren gurasoek heredatuko lukete, parte berdinetan eta, horrelakorik ez bada, aiton-amonek. Horrelakorik ez denean alargundutako ezkontideak jasoko luke herentzia eta horrelakorik ere ez balitz, alboko senideek (anai-arrebek lehenik, lobek ondotik eta gainerako senideek azkenean, laugarren graduko familiartekoetara iritsi arte). Horrelako seniderik ez balitz, bakar-bakarrik, Estatuak jasoko luke herentzia.

Gure kasuan gaixoak alabak dituenez, testamenturik egin gabe hiltzen bada, horiexek jasoko dute herentzia hainbanaturik, alargundutako ezkontiderik ez bada; izatekotan, horrek eta alabek jasoko lukete herentzia baina alargunak ondasunen herenaren usufruktuaz gozatzeko eskubidea bakarrik izango du. Testamenturik egin gabeko ondorengotzaren ondoriozko tramite eta gastuei dagokienez, notario aurrean hainbat gestio egin, azkenean, Oinordekotasunen Gaineko Zerga aitortu beharko da Haziendan.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto