Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Espainian urtero saltzen diren hamalau milioi eguzkitarako betaurrekoen %70ek segurtasunari buruzko europar arautegia urratu egiten dute
Jende askorentzat janzkeraren osagarri hutsa diren arren, eguzkitarako antiojoak ekiaren eragin kaltegarri edo arriskutsuetatik begia babestu behar dute. Horrenbestez, betaurrekoak aukeratzean moda edo irizpide estetiko hutsaren ordez, erabilera izan beharko dugu gogoan. Armazoia hautatzea, berriz, bestelako kontua da: orduan gure zaletasunak nagusituko zaizkio bestelakoei eta gustukoen duguna hartuko dugu.
Moda eta zaletasun estetikoen gainetik, betaurrekoak zertarako diren egokiak lenteen koloreak adierazten du.
| Filtro maila | Eguzki argitasuna | Argi ikusgaiaren absortzioa(%) | Azalpena | Noiz komeni den |
|---|---|---|---|---|
| 0 | Apal-apala | 0-20 | Lente argi edo kolore-arrasto arina dutenak | Estetika eta konforta.Eguraldi estalia, lainoa, haizea, hautsa |
| 1 | Apala | 20-56 | Kolore gutxi dutenak | Hirian erabiltzekoak. |
| 2 | Ertaina | 57-81 | Kolore asko ez dutenak | Paseoan, golfean, tenisean. |
| 3 | Handia | 82-91 | Lente ilunak | Haurrak, hondartza, mendia. |
| 4 | Oso handia | 92-97 | Lente ilun-ilunak | Ur-kirolak, goi-mendia |
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa