Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Ingurugiroa

Λ

Eraikin berdeak: Etxegintza jasangarria

Ingurunearen aurreko errespetua agertzen duten eraikinek, garestixeago gertatzen badira ere, epe luzera energian aurreztea ahalbideratzen dute

  Eraikinen diseinuak, eraikuntzak eta mantenuak sekulako eragina du ingurugiroan eta natur baliabideetan. Gure etxebizitzak, lantokiak eta aisi tokiak kutsadura-iturri dira baina inguruneari egin ohi dioten kalte hori dezente arinagoa izan liteke baldin eta, eraikin berriak egiteko garaian, hainbat arau beteko balira. Egun bertan, hiriko airearen kaltetarako eta klimaren aldaketarentzat mesedegarri den kutsadura-iturri nagusi dira: etxeko erregai eta hondakinetan agertzen den sulfuro-dioxidoaren jaulkipenen erdia, oxido nitrosoarenen laurdena eta, klimaren aldaketan eragin handiena duelarik, karbono-dioxidoarenen herena sortarazten dute. Horrela bada, gizarte garatuak duen erronketako bat, berriztagarri ez den energiatik geroz eta gutxiago kontsumituko duten, geroz eta kutsadura eta hondakin gutxiago sortaraziko duten eta, nola ez, bertan bizi edo lanean dabiltzan pertsonentzat geroz eta eroso, merke, osasuntsu eta seguruago gertatuko diren eraikinak egitea da.

Etxebizitza "osasuntsuak"

Aresti eginiko hainbat azterketaren arabera, Espainiako etxebizitzen %80 ez dira oso osasuntsuak. Gune geopatogeno izenekoetan (ur-latsak edo masa mineralak, adibidez) ohea kokatze hutsa, esate baterako, aditu batzuen arabera osasunaren hainbat trastornoren eragile izan daiteke: estresa, ilea erortzea, behar bezala ez deskantsatzea, burukominak edo bizkarreko minak, besteak beste. Eraikinak azkar-azkar altxatzen dira, lehentasunezko helburua onura ekonomikoak sortzea baita, bertan biziko direnen edo lantokia izango dutenen ongizatea eta osasuna alboan utzirik.

Erabili ohi diren materialetako batzuk osasunaren trastornoekin erlazionatuak omen daudenez, eraikuntza berdeetan kalterik eragiten ez duten eta inpaktu ekologiko apala duten materialak erabiltzen dira: adreilu zeramikoak, egurra, harria, landare-zuntzak, lurra eta karedun mortairuak. Zementuari, burdinari eta material sintetikoei, berriz saihets egiten zaie eta herrian herriko kutsadurarik gabeko material transpiragarriak baliatzearen alde egiten da, gehienbat, eraikuntza paisaian estetikoki ere integratuz.

Jarraibide bioklimatikoen arabera altxaturiko eraikin berdeetan, konbentzionalen aldean, energiaren %50tik %80rainoko aurrezkia erdiets daiteke: horretarako, garai hotzetan ahalik eta eguzki-ordu gehien harrapatzea ahalbideratuko duen orientazioan kokatu behar da etxea. Diseinu bioklimatikoan, lursailaren gorabeherak, eguzkiaren ibilbidea eta aire-korronteak kontutan hartzen dira eta faktore horiek guztiak espazioen antolamenduan eta leihoen orientazioan aplikatzen dira, aire egokituaren edo kalefakzioaren premiarik ez izateko. Beraz, garrantzi handia du etxeko gelen antolakuntzak: eguneko aldea, hegoaldera; sukaldea, jantokia eta egongela, hego-ekialdera; bainuak eta igaro lekuak (korridoreak, etab.) ipar edo ipar-mendebaldera, etc.

Energia- eta ur-gastua murriztea

Ikusi batera, elektrizitateak energia garbi samarra badirudi ere, kutsadura elektromagnetikoa eragiten du eta, gogoan izan, bera ekoiztean ingurugiro-alorreko kostu handi samarra ordaindu behar izaten da. Jasangarritasun-irizpideetan oinarri harturik altxatutako eraikin-multzoek energia berriztagarrien sistemak izaten dituzte, hala nola mekanismo eoliko edo eguzki instalazio txikiak. Dena den, horrek erabat mugatzen du etxearen kokagunea.

Eraikin konbentzionalek duten beste gastu handietako bat ura da, bai eraikina egiten ari denean -tona bat zementu egiteko 3.600 litro ur baliatzen dira-, baita bertan bizitzera sartuta ere: Britainia Handian eta antzeko herrialdeetan etxeko batez besteko kontsumoa 160 litrokoa da, egun eta laguneko; Estatu Batuetan, berriz, 220 litrotik gora doa. Etxebizitzetan uraren erabilerak duen arazo latzenetako bat, urak ez bereiztea da: edateko ura eta bestelako erabileretan baliatzen dena nahasi egiten dira. Komunak, adibidez, etxean kontsumitzen den uraren herena baino gehiago gastatzen du. Eraikin berdeen helburuetako bat, ondasun urri horren kontsumoa kontrolatzea eta, bereziki, sukaldeko ura eta beste erabileretakoa bereiztea da.

Kostu gehigarria

Espainian eraikin berde horien hedapen mantsoaren zergatia azaltzen duen arrazoietako bat prezioa da, hain zuzen: horrelako etxeena konbentzionalena baino %15 garestiago gertatzen da, hau da, 120.000 euroko etxebizitza 138.000 euro kostatuko litzateke. Isolamenduan eta eguzki-energiaren ekoizpenean baliatu beharreko materialek daramate igoera horren parte handiena. Baina gehikuntza hasierakoa da, epe luzera erabiltzaileak energian aurrezki handia lortuko baita, bizilagunen osasunaren eta ingurunearen mesedetan. Honelako eraikuntzek dituzten onurak gorabehera, arkitektura berdeak mundu zabaleko produkzio arkitektonikoan duen eragina hutsaren parekoa da. Espainian, sustapen publikoko ekimen bakanen bat sortzen da inoiz, edo ekimen pribatuko kontzientzia handiko sektoreak bakarrik animatzen dira horrelakoak egitera. Oraingoz bederen, horrelako eraikuntza gehientsuenak, ingurunearen endekapenarekin biziki kontzientziatuak dauden eta erosteko ahalmen handikoak direnen aginduz eginiko familiabakarreko etxebizitzak dira.

Nola eraikin berde bat da

Eraikuntza-praktika "berde" edo jasangarriak aplikatuz, ingurugiroa sakonago errespetatuko duten eta baliabideen erabileraren ikuspegitik eraginkorrago izango diren eraikinak altxatzea da. Eraikin berdeen bereizgarri nagusiak hauek dira:

  • Eraikin berdea, bertan biziko direnen ongizatea bermatzeaz gainera, eraginkortasuna areagotzeko eta ingurugiroko inpaktua arintzeko asmoz eratu den egitura da. Esate baterako, etxebizitza barnean argi naturalari toki zabalagoa emateak, dirua aurreztean eta ingurugiro alorreko inpaktua apaltzean ez ezik (energia elektriko gutxiago gastatzen delako horrela), bertan bizi direnen balizko estresa arintzean ere izan lezake eragina.
  • Eraikuntza jasangarriaren bereizgarria ez da halako estilo zehatzaren arabera altxatzea, ez da mugatzen baldintza zenbait betetzera. Prozesu osoa da eraikuntza hori eta, halakotzat, eraikina altxatuko den orubea aukeratzetik egituraren proiekzioa eta material ekologikoak erabili edo birziklatzeraino iritsiko da.
  • Estatu Batuetan eraikitzeko era berri horrek dezenteko laguntza tekniko eta finantzaria jasotzen du herri administrazioetatik. Europan eta Espainian badira finantzatzeko programak, hala nola PAEE (FEDER-IDEA), SAVE 3, THERMIE, etc. Horiek, dirulaguntzak eskaintzeaz gainera, horrelako eraikuntzak etiketa berde edo ekologikoekin bermatzen dituzte (LEEDS, ISO 14001, EEE...).
  • Eraikinaren mantenu- eta gestio-kostuetan lorturiko aurrezkiak, hasierako inbertsioaren kostu handiagoa justifikatu behar du beti.

Amerikako Estatu Batuak eraikin jasangarrien kontzeptuan aitzindari izan diren arren Espainian bada orain adibide bakanen bat, hala nola Sanitas-eko egoitza nagusia, Ribafrecha-ko (Errioxa) frontoia edota WWF eraikina, denak ere paradigmatikoak nazio espainiarrean zein kontinentean.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto