Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Bidaian sor daitezkeen hamaika arazoren konponbide dira
Ekipajearen galera, hegaldien atzerapenak eta zorioneko overbooking horiek Estatu espainiarreko bidaiarien kexu-zerrendetako lehen postuetan agertzen dira. Nolanahi ere, oporraldiak bestelako ustekabekoek ere galaraz diezazkigukete (ekipajea lapurtzea, istripua izatea, gaixotasuna, senidekoren baten heriotza...), presaka eta korrika etxera etortzera edo, harik eta okerrago, ordainduta genituen oporraldiak bertan behera uztera behar gaitzakete. Bidaian sor daitezkeen arazo guztiak aurreikusteko modukoak ez direnez, bidezkoena dugu arazo horien konponbide izan daitezkeenez arduratzea: hortxe betetzen dute funtsezko eginkizuna bidai aseguruek, bidaiariari atsekabe asko eta, zenbaitetan, diru mordoska aurrez diezazkioketelako. Merkatuan hainbat aseguru mota daude -gutxienekoa, baliogabetzekoa eta apartekoa, besteak beste- zeinek bere estaldurak dituela.
Agentzian kontratatu den bidaia egonaldikoa edo konbinatua izan daiteke. Aurrenekoan lojamendua sartzen da (hotel, apartamentu edo antzekoetan), baina asegururik ez. Konbinatuek -horrela deitzen zaie, egonaldia egingo den tokirainoko bidaia ere sartzen delako bertan-, berriz, asegurua ("gutxienekoa") ere izaten dute. Bidai agenteen betebeharrekoa da gutxieneko aseguru horretan sartzen denaz, baita horrez gainera (egin beharreko bidaiaren nolakotasuna kontuan izaki) besterik kontratatzeko egokitasunaz, erabiltzaileari informazioa ematea.
Bidaiariak kontrata ditzakeen bestelako bi aseguru motetan aparteko baldintzak sartzen dira edo, bestela, gutxieneko aseguruaren estaldurak ugaldu egiten dira.
Baliogabetze-asegurua
Bidaia hilabete batzuk lehenago kontratatzea ohi da oraingo joera. Horregatik, (agian, zeinahi ustekabeko medio, guk geuk agentziari eska geniezaiokeen) bidaiaren baliogabetzetik onik ateratzea ahalbideratuko digu asegurua egiteak. Aseguru horren batez besteko prezioagatik (12 euro inguru) guk aurretiaz ordaindutako dirua itzuli egingo digute eta bidaia kontratatu digun agentzia edo enpresaren konturakoak izango dira gastu guztiak. Aseguru hori kontratatu ez badugu baina baliogabetzea 48 ordu lehenago jakinaraziko bagenu (bidaia zeharo galarazten digun ezinbestekoa alegatuta), aurreratutako diruaren %25 galdu eta billeteen espedizio-gastua gure konturakoa litzateke.
Aseguru aparteko edo gehigarria
ASEGURU HAU KONTRATATZEKO KONTUAN IZAN BEHARREKO HAINBAT KONTU:
Badira beste hamaikatxo aseguru mota ere.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa