Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Gure organismoarentzat mesedegarri izatearren, fruten kontsumoa handitu beharra dago
Fruta freskoa ezinbesteko elikagaia dute bai gure osasunak, baita gure ongizateak ere, zuntza, bitaminak, mineralak eta eragin antioxidatzaileko sustantziez hornitzen gaituelako. Nolanahi ere, frutaren bertuteak biziki ezagunak izan arren, Espainian frutaren batez besteko kontsumoa ez da iristen aholkatzen diren gutxieneko kopuruetara: egunean 400 bat gramo fruta fresko hartu behar da, hau da, hiruzpalau ale.
Fruta freskoa toki fresko, lehor eta ilunetan gorde behar da; bestela hozkailuko hotz gutxieneko alderdian, gainontzeko elikagaietatik isolaturik, bere bizi baliagarria luzatzeko. Fruta delikatuenek (marrubiak, masustak) bi egun ongi irauten dute, hezurdunek astebetea eta zitrikoek hamar egun ere bai. Iraupen motzeko fruta guztiak (banana, melokotoi, udareak) eta iraupen luzekoak (sagarra, zitrikoak) elkarrekin biltzea ez da komeni izaten, zapore arraroak sortu eta frutak azkarrago hondatzen direlako horrela. Fruta batzuk (anana, sagarra, abrikota, pomeloa, marrubia, gerezi beltza, adibidez) izozkailuan gorde ditzakegu, sei hilabetez gehienez ere.
Ordu laurdena aski dugu gosari osasungarri eta orekatua egiteko: horrek jarduera fisiko eta intelektuala behar bezala garatzeko adinako energia eta mantenugaiez hornituko gaitu. Bestela esateko, gure gorputzak funtzionatzeko premiazkoa duen "erregaia" hartzea da kontua. Gosaria ondo osatua nahi badugu, hiru oinarrizko elikagai mota hartu behar dira janari horretan: esnekiak, irinkiak eta fruta.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa