Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Gizentasunaren eta burusoiltasunaren aurkako produktuak: "Produktu miraritsuak" farmazia askok saltzen ditu, informaziorik emateke

Farmazien %96k gizentasunaren eta burusoiltasunaren kontrako produktuak saltzen ditu, sendagilearen diagnostikoa eskatu gabe

Nola egin zen azterketa

Farmazietara joan ziren CONSUMER-eko teknikariek "pisua azkar galtzeko edo argaltzeko produktu bat" eta beste bat, "ilea hazaraziko duena edo, bederen, oraino daukadan ilea erortzen galaraziko duena". Ez zen eskatu produktuen marka edo izen komertzialik: arazo bat konpontzeko farmaziako sendabidea besterik gabe eskatu zuten. Kasu batean zein bestean bide egokiena, produkturik saldu ordez, bezeroa sendagile espezialistarengana bidaltzea izango zen. Denetan hoberena ez bada ere, besteak baino irtenbide hobea izango zen botikariak bezeroari arazoarekin zerikusia duten berariazko galderak egitea, pertsona horrentzat eta arazo horretarako ahalik eta sendabide egokiena eskaintzeko.

Bisita guzti-guztietan, botikariaren jarrera eta, (aldizkari honetako teknikari den) bezeroak eginiko hamaika galderari eman zizkion erantzunak apuntatu ziren. Horiek ez ezik, eskaintzen ari zen produktuez -horien albo-eragin balizkoez- botikariak zenbat zekien ere kontuan hartu zen. Ustez argaltzeko balio duten metodoak erostean alderdi zenbait baloratu ziren: botikariak espezialistari bisita egitea aholkatzen zion, bezeroak egiten zuen dieta, bere gorputz-masa edo bere ohiturak zein ziren galdetu zion, etab.

Ilearen galera gelditzeko produktuei dagokienez ere, beste hainbat kontu egiaztatu ziren: botikariak espezialistari (dermatologoari) bisita egitea aholkatzen zion, eta bezeroari galdera batzuk egitea (bere dieta eta bere ohiturak zein ziren, ilea galtzen noiz hasi zen eta zenbat ile galtzen zuen, etab). Hitz batez, ahalik eta produktu hoberena eskaintzeko, botikariak arazoaren kausa ikertu nahi zuen hartu zen kontuan.

Era berean, farmazia guztietan balizko bezeroek galdetu zuten, produktua saldu aurretik, osasun-diagnostikoa egitea aholkatuko zioten, produktu miraritsuak (ez dira botikak, horien argibideak eta kontsumitzaileak eskatu duena ez datoz bat eta, gainera, ezin lor ditzaketen eragin terapeutikoak egitea agintzen dute) salgai izaki, horrelakoak eskaintzen zizkioten. Azkenik, gizentasunaren eta burusoiltasunaren aurkako produktuak saltzen dituzten farmaziek, bezeroari produktu horien gaineko informazio egokia eman ez ezik, beren mugapen eta albo-eraginak jakinarazten zizkioten ere konprobatu zen.

Hiri batetik bestera, erantzun desberdinak

Almerian eta A Coruñan dago jarrera eredugarria (hau da, gizentasunaren edo burusoiltasunaren kontrako produkturik saldu ordez, espezialistarengana joatea aholkatzea) agerturiko botikarien proportzio handiena (%12raino ozta-ozta iritsi bazen ere). Horien ondotik, Bilbo (%10), Malaga eta Bartzelona (bietan ere, %8) datoz. Gainerako hirietako farmaziek bi produktu horietako bat, gutxienez, zuzenean saldu zuten, ohartarazpenik egiteke.

Bestetik, bi arazo hauei konponbidea emateko moduko produktu mirarigarriak eskaini zituzten farmazia ugarienak, proportzioz, Donostiakoak izan ziren (bisitatu zirenen %75). Ondoren Valentziakoak (%59) eta Iruñea, Gasteiz, Madril eta Almeria datoz (%50). Produktu miraritsu horien eskaintza urrieneko farmaziak Santander eta Murtziakoak izan ziren: bertan lau farmaziatik bakarrak zituen horrelako produktuak. Bilbokoen %30tan eta Malagakoen %34tan baizik ez zituzten mirariak egiten omen dituzten produktu horiek salgai.

Informazioaren garrantzitsua

Egiaztatu den bezala, gizentasunaren eta burusoiltasunaren kontrako produktuak saltzean farmazia gehienek bezeroari sendagilearen iritzirik eskatzen ez diotenez, badirudi ezinbestekoa dela botikariak saltzen duen produktuaz bidezko informazioa eskaintzea erabiltzaileari: zer saldu dion, zertarako balio duen, nolako mugapenak dituen, nolako albo-eraginak izan ditzakeen, etc. Baina premiazko informazio hori, mirari produktuak salgai dituzten farmazien %47k bakarrik eman zioten kontsumitzaileari. Iruñean, adibidez, produktu horiek bisitatu genituen botikari guzti-guztiek saldu zituzten, inolako informaziorik eman gabe. Ondotik Gasteiz eta Murtziako farmaziak datoz (informaziorik eman ez dutenak %88 eta %79 izaki). Ereduzko jokaera, aldiz, Bilboko botikariek agertu zuten: argibide horien establezimendu guzti-.guztietan eman zituzten. Bigarren tokian Valentzia agertzen da: bertako farmazien %9k bakarrik saldu zituen produktuak bidezko aholkuak emateke. Hirugarren A Coruña dator (%25), eta honen ostean Zaragoza, Malaga eta Almeria (%50). Zerrenda horretako erdi parean Donostia eta Santander ditugu (%60 eta %63).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto