Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Gizentasunaren eta burusoiltasunaren aurkako produktuak: "Produktu miraritsuak" farmazia askok saltzen ditu, informaziorik emateke

Farmazien %96k gizentasunaren eta burusoiltasunaren kontrako produktuak saltzen ditu, sendagilearen diagnostikoa eskatu gabe

  Loditasunak eta ilearen galerak, nahiz eta zeharo arazo desberdinak diren (lehena osasunari dagokio eta gaixotasun bilaka daiteke baina soiltasuna ez), ezaugarri bat bera dute biek: gizaki horren irudian ez ezik, auto-estimazioan ere eragina dute eta, gainera, konponbide erraz ezagunik ez dute oraingoz. Gizentasuna gainditzeko, kasu gehien-gehienetan, egokia ez den elikabidea iraunkorki aldatu eta ariketa fisikoa maizago egin beharra dago. Iritziak iritzi, gehiegizko pisuaren kontra osasuntsu eta iraunkor gerta daitekeen konponbide motz eta azkarrik ez da asmatu oraindik; areago, ikerkuntza zientifikoak gaurdaino ilea hazaraztea lortuko duen produktua ez du asmatu baina, gainera, erorketa behin betikoz galaraz dezakeen (eta albo-eraginak izango ez dituen) irtenbiderik ez du aurkitu. Panorama horren aurrean -ez ahantzi bi arazo horiei jende askok sekulako garrantzia aitortzen dien arren, konponbide eraginkor, zientifikoki egiaztatu, estandarizatu eta fidagarririk egundaino ez dagoela, alegia-, kontsumitzaileari merkatuak makina bat produktu eskaintzen dizkio: gauza horiek, asko agindu eta gutxi betetzeaz gainera, kasuren batean osasunaren kaltetarako ere gerta daitezke.

Jakin behar dugun aurreneko kontua: kasu batean zein bestean, erabateko edo mirarizko soluziorik ez dago. Beraz, bide zuzena sendagile espezialistarengana jotzea da, gure ezaugarri guztiak aztertu ondoren, zer egin behar dugun aholka diezagun. Konponbidearen bila farmaziara zuzen joatea okerreko bidea hartzea da, hiru arrazoirengatik: botikariak -galdetzen ez badu, behintzat- gure diagnostikoaren, historia klinikoaren, gorabehera berezien, ohituren eta besteren berri ez duenez, oso litekeena da okerreko sendabidea ematea gure arazoa konpontzeko, osasunaren kaltetan; bigarrenik, mirarizko produktuak ugari dira farmazian: hauek, gure arazoarekin erlaziorik izan dezaketen eta kaltegabeko gerta daitezkeen arren, kausa konpontzeko printzipio eragilerik ez daukate; hirugarren, farmazia batzuetan loditasunaren eta burusoiltasunaren kontrako produktuak saltzen dira, beren bereizgarri nagusiez kontsumitzaileari behar bezainbesteko informazioa eman gabe: zertan diren lagungarri, zertan kaltegarri, zein diren albo-eraginak, etab.

CONSUMER-eko teknikariek, beren burua halakotzat ezagutarazi gabe (hau da, bezero arrunt gisa agertuz) 192 farmazia bisitatu zituzten hamahiru hiritan -Madril, Bartzelona, Valentzia, Bilbo, Malaga, Zaragoza, Donostia, A Coruña, Murtzia, Gasteiz, Almeria, Santander, Iruñea- jorratzen ari garen bi arazoei konponbidea emateko moduko produktuen eskean. Establezimendu horien %96tan gizentasunaren eta burusoiltasunaren kontrako produktuak sendagilearen diagnostikoa eskatu gabe saltzen dituzte. Horrez gainera, botikarien %53k produktuok bidez erabiltzeko beharrezkoak diren informazio eta aholkuak eman gabe saltzen dituzte. Azkenik, bisitatu ziren farmazien %44tan, "produktu miraritsuak" komertzializatzen dira, hau da, ez botika diren, ez tratatu behar duten arazoa konpontzeko zientifikoki egiaztaturiko eraginkortasunik duten sustantziak: hauen erakarpen komertziala, iruzurrezko (iruzurra, produktu horiek kontsumitzearren erabiltzaileak espero zitzakeen ondorioak erdiesten ez dituelako) publizitatean datza.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto