Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Umeentzako toailatxoak: Denetan merkeena, aukera egokia

Erabilera-proban izan ezik, lagin guztiek antzeko emaitza onak agertu dituzte

HAURRENTZAKO ZAZPI TOAILATXOAK, BANAN-BANAN

TRAGONCETE

  •   0,03 euro aleko
  • Osoko kalitatea: hainbestekoa
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena. Denetan merkeena. 80 toailatxoko ontzia, "Z" moduan tolestuak (deserosoago). Lozioak estraktu lehor urriena zuen (%0,5). Lehor, pisu txikieneko toailatxoa (1,5 gramo). Erresistentzia handienekoetako bat. Begi-tolerantzia onekoa. Erabilera-proban, 6,7 puntu: hiru kontsumitzailetik bati lurrina biziegia duela deritzo eta %27reen ustez, toailatxoa meharregia da.

DODOT

  •   0,04 euro aleko
  • Osoko kalitatea: ona
  • Aukera polita, honakoa ere. 72 toailatxoko ontzia, txirikorda moduan lotuak (erosoago). Denetan handienak, bai heze (20,6 X 17,7 cm), bai lehor (19,5 X 17,5 cm). Begi-tolerantzia onekoak. Erabilera-proban, hoberena, 7,7 punturekin: toailatxoen itxura, lodiera, neurriak, lozio kopurua, erabilera erraza eta larruazala leun baina ez itsaskorra uztea, nabarmentzeko moduko alderdiak izan zituen. Kontrako alderdirik ez zuten aipatu kontsumitzaileek.

JOHNSON'S

  •   0,04 euro aleko
  • Osoko kalitatea: ona
  • 72 toailatxoko ontzia, txirikorda moduan lotuak (erosoago). Lozio gutxien daukaten oihaltxoak. Erresistentzia handienekoak. Begi-tolerantzia onekoak. Erabilera-proban, 7,2 puntu: kontsumitzaileen %17ren ustez, toailatxoa meheegia da.

NENUCO

  •   0,04 euro aleko
  • Osoko kalitatea: hainbestekoa
  • 72 toailatxoko ontzia, "Z" moduan tolestuak (deserosoago). Denetan txikienak, bai heze (20,3 X 15,6 cm), bai lehor (20,4 X 15,1 cm). Toailatxo hezearen batez besteko pisua ere, txikiena (5,6 gramo). Begi-tolerantzia onekoak. Erabilera-proban, 6,6 puntu: kontsumitzaileen %27ren iritziz, lurrina biziegia da eta toailatxoa hezeegia dago.

HUGGIES

  •   0,04 euro aleko
  • Osoko kalitatea: hainbestekoa
  • Ontziko toailatxo gutxien daukana (64 ale), "Z" moduan tolestuak (deserosoago). Gainontzekoak bezain leuna ez den airlaid euskailua duten bakarrak. Denetan txikienak, bai heze (20,3 X 15,6 cm), bai lehor (20,4 X 15,1 cm). Toailatxo astunen eta lodienak (854 gramo). Erresistentzia txikienekoak. Begi-tolerantzia, hainbestekoa. Erabilera-proban, bigarren okerrenak, 6,5 punturekin: ordezko ontzia ez da erraz irekitzen aurreneko aldian eta, kontsumitzaileen %17ren iritziz, lurrina ahulegia da eta toailatxoa lodiegia eta lakar samarra da.

MUSTELA

  •   0,07 euro aleko
  • Osoko kalitatea: ondo
  • Beste lagin batekin, garestiena. 70 toailatxoko ontzia, "Z" moduan tolestuak (deserosoago). Likido gehien daukan toailatxoa (%297ko blaitze tasa). Erresistentzia handienetakoak. Begi-tolerantzia onekoak. Erabilera-proban, bigarren hoberena, 7,6 punturekin: lurrin mota eta intentsitate onekoa, garbitzean eraginkortasun handikoa.

KLORANE

  •   0,07 euro aleko
  • Osoko kalitatea: hainbestekoa
  • Beste lagin batekin, garestiena. 80 toailatxoko ontzia, txirikordan tolestuak (erosoago). Estraktu lehor gehien daukan likidoa (%6,6). Denetan meheenak (363 mikra). Begi-tolerantzia onekoak. Erabilera-proban, txarrenak, 6,2 punturekin: hauen lurrina izan zen gutxien preziatua, biziegia gertatzearren; erabiltzaileen %27ren ustez, toailatxoa meheegia da eta %23ren iritziz, lehorregia.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto