Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Globo aerostatikoan zihoazela, erori egin

 Lau lagun nagusiak gidatzen zuen globo aerostatiko batean igo ziren. Sekulako istripua jazo eta gero, globoa erori eta bost bidaiariak larri zaurituta gertatu ziren. Globoaren erabiltzaileek, nozituriko kalteen erantzule bila, jabearen eta bere konpainia aseguratzailearen aurkako auzia jarri zuten. Biak ere, erabiltzaileei kalte ordainak ematera zigortu zituzten, baina aseguru konpainiak errekurtsoa jarri zuen Auzitegi Gorenean, kalte hura polizak estalirik ez zegoela iruditzen baitzitzaion. Auzitegi Gorenak adierazi zuenez, alde batetik, polizako bigarren klausulak xedatzen zuen modura, globoaren erabilera pribatua (baita merkataritza, publizitate eta kirol eginkizunetarako erabilera ere) babestuta zegoen; bosgarren klausulak, aldiz, merkataritza alorreko helburudun erabilera berariaz salbuesten zuen estalduratik. Auzitegi Gorenaren iritziz, bertan gertatzen den iluntasunak (nahasteak) babesturiko arriskua ulertzea zaildu egiten zuen: izan ere, bi klausulek (bata aseguratutako arriskuez, bestea salbuetsitako arriskuez) merkataritza-erabilera aipatzen zuten, baina adiera kontrajarrietan. Zalantzarik gertatzekotan, Gorenaren aburuz aseguratuaren aldeko interpretazio babeslea egin behar da; beraz, konpainia aseguratzailea indemnizazioak eta prozesuaren kostuak ordaintzera zigortu du.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto