Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Aseguru etxeak dio autoa konpontzea horrek merkatuan daukan balioa baino garestiagoa dela

Duela gutxi auto istripu bat gertatu zitzaidan. Aseguruak ez ditu konponketa lanak bereganatu nahi, eta 649 euro eskaintzen dit ibilgailuaren truke, konponketak autoak merkatuan balio duena baino gehiago balio duela esaten duelarik. Auzitara joz gero gutxi gorabehera diru kopuru hori jasoko dudala adierazi didate, balioa hori izanik ez dutelako gehiago ordainduko. Zer eskatzeko aukera daukat? Auzitara jotzen baldin badut, konponketa ordainduko didate?

 Oro har, kalte hartu duenak ibilgailua konpontzearen kostuaren zenbateko osoa eskuratzeko eskubidea dauka, eta kasu guztietan ezin zaio automobilak balio erosgarri edo merkatuan daukan balioaren pareko kalte ordain bat onarrarazi, kalte ordain horrekin ez delako ibilgailurik gabe geratzeak dakarren kaltea behar bezala ordaintzen. Gainera, auzitegietan ematen ari diren epaien arabera, kalte hartu duenari konponketak balio duen guztia emanez baino ezin zaio ordaindu, nahiz eta, jakina, zenbateko hori ezin izango den ezaugarri berak dituen automobil berri batek balio duena baino handiagoa. Hala eta guztiz ere, auzitegi batzuek konponketaren ordainketa osorako eskubidea ukatzen dute, ibilgailuak merkatuan daukan salneurria edo balio erosgarria kontuan hartuta, jabearen aldeko aberaste bidegabea gertatuko litzatekeela baiteritzote.

Kontuan hartu beharreko beste irizpide bat izango litzateke istripuaren ondotik autoa jada konponduta egongo balitz. Horrela izanez gero, gauza arrunta da epaitegietan konponketak balio duen kopuru osoaren bezainbesteko kalte ordaina erabakitzea. Epaitegiek zer ebatziko duten zain, automobila konpondu ez denean, ordea, epaitegiek kalte ordainerako mugak ezartzen dituzte, eta horiek balio erosgarriaren eta konponketaren balioaren bitarteko kopuru bat izango litzateke, ezbeharra jasan duen autoak bere jabearentzat zeukan "erabilera balioaren" araberakoa. Laburbilduz, asegurudunak automobila konpontzeak balio duen diru kopurua jasotzeko eskubidea dauka, baina, auzitegiek gehienetan hori erabakitzen badute ere, egoera ez da beti horrelakoa izaten, aberaste bidegabeak gerta ez daitezen muga jakin batzuk ezartzen direlako.

Dagoeneko ibilgailua konpondu bada, edo konpontzeko asmo garbia izanez gero, ezeren aurretik konponketaren zenbatekoa erreklamatzea proposatzen dugu. Edo, bestela, batez ere autoa konpontzeko asmorik ez dagoenean, konpontzeko aurrekontuaren eta autoaren balio erosgarriaren bitarteko diru kopurua eskatzea. Erantzun egokirik hartu ezean, auzitara jotzea plantea daiteke, eta epaiketaren aurretik automobila konpondu behar den ala ez erabaki beharko da.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto