Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Hirietan zirkulazio arauak haustea: Gidariak eta oinezkoak, oso eskas

Dauzkagun ohitura desegokiek argitzen dute hein handi batean hirietako bideetan gertatzen diren istripuak

  2001ean, gure herrialdean, 55.000 auto istripu gertatu ziren hiriguneetan; istripuen ondorioz 75.000 biktima izan ziren, eta horietatik 974 hil egin ziren. Hil ziren horietatik 337 oinezkoak ziren. Gure hirietako bide publikoetan batez ere munta txikiko istripuak gertatzen direla pentsatzeko joera daukagu, baina datuek planteamendu hori oso okerra dela erakusten dute.

CONSUMER-ek azterketa bat egin du, azaletik bada ere, itxuraz behintzat biktimak izateko aukera gutxiago daukaten egoeretan istripu horietako batzuk zergatik gertatzen diren argitzeko asmoarekin (ez dira gehiegizko abiadura edo edari alkoholdunen eraginpean gidatzea bezalako arau hauste larriak aztertu).

Erabilitako metodoa sinplea dela esan daiteke: aldizkari honetako teknikari batzuk hainbat egunez jarri ziren Madril, Bartzelona, Valentzia, Castello, Bilbo, Coruña, Malaga, Alacant, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Murtzia eta Logroño hirietako 8 semafororen, 6 zebra bideren eta "T" formako elkargunean dauden bi Stopen parean, eta gidariek zein oinezkoek egin zituzten arau hausteak idatzi zituzten.

Txostenetik ateratzen diren emaitzek gure hirietan zirkulazioko arauak ez direla behar bezala betetzen erakusten dute, eta gidarien eta oinezkoen ohitura desegokiak direla, hein handi batean, hirietako bideetan hainbeste istripu jazotzeko eta horiek hain larriak izateko arrazoia.

Gidariei dagokienez, honako hauek dira daturik kezkagarrienak: %27k ez zuten Stopa behar bezala egin (automobila guztiz geratu eta jarraitu aurretik begiratu), %8,5ek semaforoa gorri edo anbar kolorean zegoela aurrera jarraitu zuten, eta ia %40k ez zuten oinezkoentzako pasabidea errespetatu oinezkoak bidea gurutzatzeko zain zeudenean. Hala eta guztiz ere, oinezkoak ere ez ziren oso fin ibili zirkulazio arauak errespetatzeari dagokionez: oinezkoen %20k semaforoa gorri zegoela gurutzatu zuten bidea, eta %10ek bidean automobilik zetorren begiratu gabe zeharkatu zuten. Are gehiago: %22k pasabiderik ez zegoen lekuetatik gurutzatu zuten bidea.

Ibilgailuetara itzulita, %44tan bidaiari bat edo bat baino gehiago zegoen derrigorrezko segurtasun uhala jantzi gabe, gidarien %5 eskuko telefonotik hizketan zihoazen autoa gidatzen ari ziren bitartean, %14k argi keinukariekin seinalerik adierazi gabe maniobraren bat egin edo norabidea aldatu zuten, eta %8k zebrabidea inbaditu zuten semaforoa gorri zegoelako gelditu zirenean.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto